Infobeaz

BIOK erronka berria plazaratu dugu, orain Athletic Clubekin

Athletic Cluben eskutik beste BIOK! erronka plazaratu dugu: Nola lagundu ahal naute teknologia berriek clubeko jokalari baten lesioen gertagarritasuna aurreikusten eta bere arriskua prebenitzen?  Bidali zure proposamena apirilaren 13a baino lehen
Kirol lesioak eta plantillaren disponibilitatean duten inpaktua kudeatzea futlbol-klub profesional batean medikuntza zerbitzuek duten erronka handienetako bat dira.

Hori dela-eta, Athletic Clubek neurtze eta kontrol-sistema eduki nahi du egunero jokalari bakoitzaren egoera ikusteko eta, horren arabera, entrenamendu-saioak planifikatu eta prebentziozko estrategiak ezartzeko.

Zein arrisku-faktorek behar dute etengabeko segimendua? Zein teknologia erabil daitezke egunero lesioak izateko dagoen arriskua zenbatesteko?

Ekintzailea, startup, ETE, zentro teknologikoa edo unibertsitatea bazara eta enpresa erreferenteekin batera berrikuntza irekiko ekimenetan parte hartu nahi baduzu; erronka honi osorik nahiz zatika konponbidea eman ahal diozula uste baduzu, parte har dezazun animatzen zaitugu.

Izena emateko epea martzoaren 9tik apirilaren 13ra egongo da zabalik. Bitartean, martxoaren  14an, jardunaldi bat antolatu dugu Athleticen instalazioetan Lezaman eta bertan zehatz-mehatz azalduko dizkizuegu erronkaren arrazoi eta helburuak eta zure galdera guztiei erantzungo diegu.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA