Infobeaz

Bilbon bigarren aldiz egongo da ESGI bilera bat

Urriaren 21etik 25era Beazen berriro elkartuko da European Study Groups with Industry (ESGI), bere historiako 150.a eta bigarrena Euskadin

ESGIak ezagutza transferitzeko arazoak konpontzeko foroak dira. 1968an sortu ziren Oxforden, industriari batzuek matematikari-talde bati zenbait erronka ezarri zizkionean.

Ordudanik dinamika urtean zenbait aldiz errepikatzen da herrialde batzuetan. Bilboko bilera Beazek eta bcam-ek antolatzen dute.

Beazen laguntzarekin jada erronkak plazaratu dituzten bost enpresa aukeratu dira – Athletic Club, CAF, Consorcio de Agua Bilbao Bizkaia, Euskaltel eta Iberdrola- .  Bcamen arlo akademikoko lau ikerkuntza-talde eratuko dira. Elkarrekin lanean arituko dira konponbideak lortzeko, eredu matematiko eta teknika konputazionaletan oinarrituta. Elkarrekin erakutsiko dute enpresentzat gaur egun faktore giltzarria dela hainbat arlotako enpresak elkarlanean aritzea, bereziki industria matematiketako profesionalekin.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA