Infobeaz

Matematikak, hainbat aukera euskal industriaren zerbitzura

“Industria prozesu guztien atzean matematikak daude, arlo biotako profesionalen arteko lankidetza sustatzea garrantzitsua da”. Hitzokin zabaldu zuten Ainara Basurkok eta Luis Vega Bcam-eko zientzia zuzendariak European Study Group with Industryren 131. edizioa Beazen.

Tradizioa luzea duen nazioarteko foru hau lehenengo aldiz burutu zen Euskal Herrian. Helburua argi zegoen: bikaintasun zentro batetik euskal industriara jakintzaren transferentzia erraztea.

Beazen laguntzarekin 4 enpresa aukeratu ziren -CIE Automotive, Eroski, Fon eta Xpheres Basketball Management- termino matematikoetan defini zitezkeen arazo konkretuak plazaratzeko. Aldi berean, Beamek 4 ikertzaile-talde eratu zituen. Astebetez lanean jardun zuten denek Beazen”berrikuntza proiektuen hastapenetan” izan zitezkeen konponbideak planteatzeko.

Enpresek ontzat jo dute bilera. CIE Automotiven I+G+b proiektuak koordinatzen dituen Jon Ezkerrak azaldu zuenez, “honen moduko jardunaldiek aukera ematen dute ikuspegi askoz zabalagoa eta arlo batzuetan jakintza zehatzagoa duen kanpoko jendearen laguntzaren bidez barruan lortzen ez dugun konponbide hori aurkitzeko”. Igor Crespok, de Xpheres Basketball-ekoak, “bere enpresak gaitasun zientifikoagoak behar dituela, ohartzen ez duen balioa azalera ateratzeko” aipatu zuen.

Bcamentzat topaketa aukera izan da beren espezializazio-ildoetan sartzerik duten arazoak dauzkaten bertoko enpresak ezagutzeko eta aurrerapen konputazionalak zabaldu dituen aukera ugariak erakusteko.

Beazi dagokionez, 131. ESGI prestatzeak eta gure instalazioetan egiteak aukera eman digu Bcamekin harremanak estutzeko eta gure helburuetako bat betetzeko: “gurekin harremanetan dauden enpresen artean berrikuntza proiektuak sortzeko ekintza proaktiboak sortzea, proiektu horiek enpresen hazkunderako eta lehiakortasuna hobetzeko tresna izan daitezen”.

 

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA