Infobeaz

Zu Bostonera, ni Bizkaira: startups connection

Bizkaia International Startup Connection programak aurrera darrai. Uztailaren hasieran G Pon-Doctor, Kuaderno eta Teslec itzuliko dira, Cambridgeko CICen lan egin duen bigarren startup-taldeko enpresak. Gero  Arrecife Energy Systems, Fit4bikeHobbieSpot, Solid Virtual eta Stemtek Therapeutics joango dira. Guztira Bizkaiko 12 enpresak izango dute aukera Bostoneko inguru guztiz berritzailean txertatzeko. 

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta  Cambridge Innovation Center, CICek sinatutako hitzarmenak 2018an bidaia egingo duten  beste 12 enpresak parte hartzea aurreikusten du.

Esperientzia oso baliagarria eta transformatzailea ere izan da bizi izan duten startupentzat, Enrique Aguilera, Quarizmi AdTecheko zuzendari nagusi eta sortzaile-kideak adierazten duen bezala:

“Cambridge/Bostoneko ingurura joateko aukera izateak eta bertan 6 hilabetez egoteak komunitatean ezin hobeto txertatzea ahalbidetu digu: ekosistemako jokalaririk garrantzitsuenekin kontaktuak egin, bezero eta banatzaileekin merkataritza harremanetan jarri eta, batez ere, handikiro pentsatzen lagundu digu. Geure helburuak nabarmenki aldatu ditugu eta orain urrunagora eta arinago hel gaitezkeela uste dugu”.

Programaren hurrengo deialdia 2018ko udaberrian zabalduko da.

 

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA