Tag Archives: international

Bizkaiko beste 6 startup aukeratuta Bostongo CICera joateko

Badakigu zein diren Bostongo CICen beren negozio-eredua garatzeko eta bizkortzeko hautatuak izan diren 6 startup berriak. Aste honetan egindako aukeraketaren ondoren jadanik 16 dira Bizkaia International Startup Connection programari ezker munduko ekintzailetzan giltzarria den zentroetako batean asko ikasteko eta kontaktu-sare zabala sortzeko aukera izan duten bertoko enpresak.  

Bizkaia munduarekin konektatzen duten startupak

Vostok Electric eta Arrecife Energy Systems,  MassChallengeBiscayren 2. edizioan parte hartu duten Bizkaiko enpresetako bi, beren nazioarteko bizkortze-prozesuarekin jarraitzeko aukeratuak izan dira. 

Zure negozio-ideia Bostonen garatzeko aukera

Maiatzaren 15a arte zabalik egongo da epea Bizkaia International Startup Connection programaren deialdi berrian parte hartzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzaturik, aukera ematen du Bizkaiko 24 startupek Bostongo Cambridge Innovation Center-en, CIC, lan egin dezaten.

Bostongo CICen startupak bizkortzeko deialdi berria

Apirilaren 26tik maiatzaren 15a arte zabalik egongo da epea Bostongo CIC Cambridgen 6 hilabeteko egonaldia egiteko aukeraketan parte hartu nahi duten startupentzat.  Bizkaiko 6 startup izango dira CIC Cambridge eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean harpidetu zen hitzarmenari esker Bostongo azeleragailu ospetsuan urte erdiko egonaldia egiteko aukera izango dutenak.

Bizkaiko 3 startup MassChallenge finalean lehiatuko dira

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Estatu Batuetako MassChallenge enpresa-bizkortzaileak sinatutako hitzarmenaren baitan, martxoaren 20tik 24ra MassChallenge-Biscay lehiaketaren hirugarren fasea burutu zen Bostonen.

Enpresak bizkortzeko lantegia Bostonen Bizkaiko 12 enpresarentzat

Martxoaren 20tik 13ra Bizkaiko 12 startupek proiektuak bizkortzeko lantegi berezi batean esku hartuko dute Bostonen eta bat egingo dute 2016an MassChallengeBiscay lehiaketaren lehenengo edizioan parte hartu zutenekin.