Infobeaz

Ongi etorri Games Camp Bilbao Bizkaiara: Jokoga Interactive eta Pentagonal Studio

Bi indie studio berri sartu dira PlayStation Talents Games Camp Bilbao Bizkaia-n. Jokoga Interactive eta Pentagonal Studiok hartu dute Kaia Studios, Coven Arts, MainLoop eta Crevice-ren txanda eta bideo-jokoen sektorean talentua bultzatzeko sortu zen proiektua sendotzen dute. 

Hurrengo hamar hilabeteetan lantalde biok beren bideo-jokoak -Suicide Corps eta Sysygy- garatzen lan egingo dute Games Camp honetan. PS Talents-en laguntza izango dute ekoizpen-lanetan eta Beazena enpresa arloan. 

PlayStation Games Camp Bilbao ekimena batera bultzatzen dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Sony Interactive Entertainment-ek bideo-jokoen sektorean bertoko talentua sustatzeko, haien edukiak bizkortzeko eta enpresa berrien sorkuntza bultzatzeko.

Proiektua 2017ko otsailean gauzatu zen, Beazen Design Kabi gunean aukeratutako estudioek PS4rako beren bideo-jokoa gara dezaten lekua sortuz. Beren eskura dituzte PS4 garatzeko kitak, Ip finkoa, 40″ko pantaila… Sony eta Beazko lantaldeen aholkularitzaz gain.

Coven Arts eta Kaia Studios eta Main Loop eta Crevice legon eta gero orain beste bi lantalde datoz. Hasiko duten bidea 2020ko hasieran amaituko da, euren bideo-jokoa PS4-n argitaratzen dutenean.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA