Infobeaz

Kaia Studios eta Team Janken-ek inauguratuko dute PlayStation Games Camp Bilbao

Badakigu zein izango diren Beazen Design Kabin kokatuta dagoen PlayStation Games Camp Bilbao-n 2017an garatuko diren bi proiektuak. Hurrengo 10 hilabeteetan gertutik jarraituko dugu PS4rako Kaia Studios-en  Dynasty Feud eta Team Janken-en The New Trailblazers proiektuen sorkuntza-lana.

PS Games Camp Bilbao bideo-jokoen estudio independenteentzat sortutako abiagailua da eta  Sony Interactive Entertainment Españ-k  sustatzen du, sektoreko enpresa eta ekintzaileei laguntza emateko.

Hitzarmenaren ondorioz Kaia Studios-ek –AzPlay 2016ko euskal bideo-jokorik onenaren sariduna eta 2016ko PlayStation saridunetako bat- eta Team Janken-ek dohainik lan egin ahalko dute Design Kabin eta gainera izango dute aditu ospetsuen aholkularitza teknikoa, PS4 garatzeko kitak, legezko laguntza, eta PlayStation España-ren laguntza komunikazio eta marketing gaietan beren jokoen merkaturaketa sustatzeko.

Save

Save

Save

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA