Infobeaz

Lehenengo Bizkaia eskutik jardunaldia: artisautza eta diseinua

Martxoaren 29an Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek Bizkaiko artisauen eta diseinugileen artean lankidetza bultzatzeko sustatzen duten Bizkaia eskutik programaren barruan aurreikusitako 4 jardunaldietako lehena burutu zen.

Ekimena, Martín Azua diseinugileak koordinatua,  lau jardunaldi-lantegi eta hitzaldi tematikoen bidez antolatuta dago, eta xedea artisau eta diseinugileen arteko elkarlanaren ondorioz produktu batzuk sortzea da, euskal kulturaren, eta bereziki Bizkaikoaren, zenbait balio eta ezaugarri berezi partekatzeko eta erakusteko bidea emango dutenak.

Lehengo jardunaldian  Ainara Basurkok, Beazko zuzendari nagusiak, ekimenaren bitartez lortu nahi diren helburuen aurkezpen laburra egin zuen eta, ondoren,  Martín Azúak artisautza garaikidea aztertu zuen bere esperientzia propioan oinarrituta.

Egun berean proiektuan parte hartzen duten guztien arteko lehenengo harremanak ezarri ziren eta taldekatu egin ziren. Guztira artisau eta diseinugileek osatutako 15 bikote izango dira.

Programaren barruan Bilboko Euskal Museora bisitaldia ere egin zen.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA