Artisau eta diseinugileen arteko lankidetza jardunaldiak

Bizkaia eskutik ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek sustatzen dute Bizkaiko artisauen eta diseinugileen artean lankidetza bultzatzeko. Helburua zenbait produktu sortzea da, lehiakorrak eta bisitarientzat erakargarriak, lurraldearen nortasunari lotutako ezaugarri propioekin eta salmenta-gune ospetsuetan saldu litezkeenak.

MartĂ­n AzĂșa industria diseinugileak zuzenduko dituen jardunaldi/lantegiez gain, LucĂ­a Castro eta Josep Vila Capdevilaren hitzaldiak ere izango dira.

Parte-hartzaileak: Diseinu eta artisautzaren arlora hurbildu nahi duten Bizkaiko artisauei eta diseinugileei zuzenduta dago.

Filosofia: Objektu tradizionalek bizi estilo bat ordezkatzen dute, kultura nortasuna; baina tradizioa bilakatuz doa, irauten duten gauza onak gaurkotu eta hobetu egiten dira. Lantegietan produktu garaikideetarako inspirazio-iturri izan daitezkeen objektu tradizionalak daudela ohartuko gara. Garatuko diren objektuak euskal kulturaren, eta bereziki Bizkaikoaren, zenbait balio eta ezaugarri turista eta bisitariekin partekatzeko era bat izango dira.

Metodologia: Diseinugile eta artisauen trebetasunak desberdinak baina osagarriak dira, eta denak dira garrantzitsuak proiektu on bat garatzerakoan. Lankidetza hasieratik bertatik egongo da da, proiektu partekatua izango da.  Artisau eta diseinugileen arteko lantaldeak sortuko dira eta, MartĂ­n AzĂșaren tutoretzapean, kultura eta merkataritza alderdiak kontuan izango dituen proiektua burutuko da.

Jardunaldien eduki eta jarduerak honelakoxe lankidetza mota honi egokitutako diseinu-prozesu bati dagozkio.

Egutegia: Egitaraua 4 jardunalditan burutuko da, ostiraletan, 9:30etik 13:30era. Halaber, lantegietan egindako proiektuen erakusketa egingo da denak amaitu ondoren.


* Aukeratuak izan ez diren artisau eta diseinugileek lau hitzaldietan parte hartu ahalko dute. Soilik hitzaldietara joateko inskribatzeko aukera ere egongo da.

Egitaraua

1. jardunaldia. Martxoaren 29a, ostirala


9:30-11:00 Hitzaldia: Artisautza garaikidea diseinugilearen ikuspegitik.

MartĂ­n AzĂșaren esperientzia pertsonala eta artisautza eta diseinuaren arteko lankidetzaren izandako kasu esanguratsuen begirada.

Hizlaria: MartĂ­n AzĂșa

11:00Bizkaia eskutikproiektuaren aurkezpena. Lurraldearen ezaugarri kultural, material edo teknologikoak agerian jarriko dituen souvenir-bilduma bat diseinatzea eta garatzea.

12:00 Bilboko Euskal Museoa ikusteko txangoa egitea.

2. jardunaldia. Apirilaren 12a, ostirala


9:30-11:00 Hitzaldia: Produktu baten kontzeptualizazioa.

Narratiba, formalizazioa, materialak eta ekoizteko materialak.

Hizlaria: MartĂ­n AzĂșa

11:00-13:30 Lantegiak.

3. jardunaldia. Maiatzaren 3a, ostirala


9:30-11:00 Hitzaldia: Komunikazioa-Nortasuna marka txikientzat.

  • Produktu batek kontatzen duen historiak bat etorri behar du artisau edo diseinugilearen nortasunarekin, banaketa-kanalarekin eta izan daitezkeen erosleen itxaropenekin.
  • Erabiltzailearen eta banaketa-kanalaren definizioa.

11:00-13:30 Lantegiak

Hizlaria: LucĂ­a Castro, P.A.R.Studio diseinu-bulegoa.

4. jardunaldia. Maiatzaren 17a, ostirala


9:30-11:00 Hitzaldia: Merkaturatzea-Argitaratzaile txikiak.

  • Merkataritza-eskakizunak proiektu baten hasieratik bertatik aintzat hartu behar dira.
  • Merkataritza-marjinak banaketa-kanal guztietan egokiro ezartzea.

Hizlaria: Josep Vila Capdevila, Aparentment diseinu grafikoko bulegoa.

11:00-13:30 Lantegiak


Lekua: Beazen egoitza. Sabino Arana 8, 48013 Bilbo

Hizlariak

MartĂ­n AzĂșa

Lucia Castro

Josep Vila Capdevila

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA