Infobeaz

CIC Cambridgetik hurbilago: hautaketaren azken fasea

Bizkaia International Startup Connection. programako hautatze-prozesuak aurrera jarraitzen du. Bizkaia eta Gipuzkoako 25 startupek lehenengo aukeraketa gainditu dute. Hauek guztiok prestakuntza-lantegi batean parte hartuko dute maiatzaren 27tik 29ra. Ekainaren 3an Bostonera joango diren enpresen zerrenda argitaratuko da.

Aukeratutakoek sei hilabete egingo dituzte CIC Cambridgen beren enpresa proiektua garatzen eta bizkortzen. Esperientzia bizi duten 26 euskal startupekin bat egingo dute.

CIC Cambridge Massachusettsen dago eta munduko berrikuntza-zentrorik aktiboenetako bat da. MIT  campusaren eta ikerkuntza zentro ezagunen ondoan dago eta bertan bulegoak dituzte Amazon, Facebook eta Apple enpresek.

Deialdi bakoitzean eskaera gehiago dago Bizkaia International Startup Connection zentrora joateko, edizio honetan agerian gelditu den bezala.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA