Infobeaz

Bizkortu zure enpresa proiektua Bostoneko CIC Cambridgen: izena emateko epea zabalik

Maiatzaren 14ra arte zabalik egongo da epea Bizkaia International Startup Connection. programan parte hartzeko. Hazteko aukera handiak izanik nazioartean zabal daitezkeen Bizkaia eta Gipuzkoako startupentzat pentsatuta dago. Aukeratuta gelditzen direnek sei hilabete egingo dituzte  Bostoneko CIC-Cambridgen-en bizkortze-prozesu trinkoa egiteko. 

CICek mundu osoko enpresa sortu berriei laguntzen die hobeto eta arinago berritzen. Beraien esku jartzen ditu azpiegiturak eta kalitatezko bizkortze-programa, bere inguruko unibertsitate, enpresa eta berrikuntza-zentroen laguntzarekin, MITeko campusarekin batera.

Zabaldu berri dugun deialdiari esker Bizkaiko eta Gipuzkoako 8 enpresak esperientzia hori biziko dute. Eskaera egiteko epea maiatzaren 14a arte egongo da zabalik. Bi egun geroago sailkapen-prozesuan nortzuk jarraitzen duzuen aurrera jakinaraziko dizuegu.

Maiatzaren 27tik 29ra prestakuntza-lantegia egongo da Beazen CICeko lantaldearekin batera. Ekainaren 3an Bostonera joango diren enpresen zerrenda argitaratuko da.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA