Infobeaz

Beaz_Networking: Dibal erronka

Otsailaren 15an beste Beaz_Networking saio bat burutu zen Beazen Bizkaia Open Future_ programako beste erronka bat aurkezteko. Oraingo honetan Angel Melendez, Dibaleko zuzendariorde teknikoak bildu ziren 20 enpresa baino gehiagori erronkaren xehetasunak azaldu zizkien, honako galdera hori erantzunez:  nola lagun dezakete teknologia berriek pisatze-gailuen instalazio, kudeaketa, mantentze eta zerbitzua eskaintzen urrutitik?

Dibal enpresak bere balantzei inteligentzia handiagoa emateko erronka jarri du, oraingo
funtzionaltasunak hobe daitezen, urrutitik  kudeatu,  mantendu eta zerbitzuari  zerbitzua eman ahal izateko.

  • Erronkari erantzuna emango balitzaio onura garrantzitsuenak hauek izango lirateke:
  • Bezeroei ematen zaien laguntza erraztea atzerriko merkatuetan  espektatibak
    handituz.
  • Saltzeko argudioa sendotzea azalera handi batean edota urrun dauden bere
    kokalekuetan zenbait gailu dauzkaten bezeroekin.
  • Lekuan bertan gertatzen  diren gorabeherak konpontzeko denbora eta
    eraginkortasuna hobetzea.
  • Logistika bizkortzea. Oinarrizko ereduak pertsonalizatzeko  aukera emango du ekoizpen arloko baliabiderik erabili gabe..

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=2-WIuNjyacA&feature=youtu.be&w=800]

Save

Save

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA