Infobeaz

Ezagutu Bizkaia Open Future_ erronka berriak

Bizkaia Open Future-k, uztailean jarritako Velatia erronkak izandako arrakastaren ostean, orain bere Berrikuntza Irekiko Programak beste bi erronka berri plazaratu ditu Gurutzetako Unibertsitate Erietxearekin eta Dibal enpresaren laguntzarekin. Proposamenak otsailaren 27a arte bidali ahalko dira. 

Ormazabal-en kasuan bezala (Velatia erronka), ekimen kolaboratibo honen helburua Lurraldeko enpresa erreferenteek ekintzaileen komunitateari negozio-erronkak proposatzea da. Alde batetik, Bizkaiko enpresak 4.0 industriarantz alda daitezen lagundu nahi da eta, bestetik, startup teknologikoek benetako arazoak konpontzeko konponbide berritzaileak proposa ditzatela.

Gurutzetako Unibertsitate Erietxeari dagokionez, erronka gure bizi kalitatea hobetzea da, ohitura osasuntsuagoak sustatuz, hau da: nola lagun dezakete teknologia berriek bizi ohitura osasuntsuak sustatzen?

Dibalek gai hau jarri du: nola lagun dezakete teknologia berriek pisatzeko gailuak urrutitik instalatzen, kudeatzen, mantentzen eta zerbitzua ematen?

Kasu biotan, proiektuak jaso ondoren lehenengo aukeraketa egingo da eta finalistak eta irabazlea nor diren erabakiko da. Aurretiaz denek parte hartuko dute Bizkaia 4.0 Inmersion Trip-en, Bizkaiko industria eta ekintzailetza sistema ezagutzeko 3 eguneko bilera.

Irabazten duen taldeak bere proiektuaren prototipoa garatu ahalko du Crowdworking Ilgner-en, enpresa eragileekin elkarlanean eta Bizkaiko Aldundiaren 20 000 €ko laguntza ekonomikoarekin.

Oinarriak Bizkaia Open Future_ Gurutzeta Ospitalea.pdf

Oinarriak Bizkaia Open Future_ Dibal.pdf

Save

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA