Infobeaz

Arrecife Energy Systems finalista izan da MIT Water Innovation Prize sarietan

Uhinen energian espezializatutako Arrecife Energy Systems enpresa finalista izan da Water Innovation Prize 2018 sarietan. MIT Water Clubek ematen dizkie sariok sektore hidrikoan erronka globalei erantzuna ematen dieten konponbideei.

MITek kontuan hartu ditu uhinen mugimendu bertikal eta horizontala aprobetxatuz “energiaren mundua aldatu” nahi duen proiektuaren originaltasun eta xehetasunak. Horretarako prestatu duten gailuak koralezko arrezifeen mugimendu naturala eta uhin-energia xurgatzeko haren eraginkortasuna simulatzen du.

Zenbait saiakera egin eta turbinaren prototipo bat (patentatua) prestatu ondoren, gaur egun Arrecife tamaina osoko bilgailu bat garatzen ari da. Bostonen egiten ari da eta hara MassChallengeBiscay eta Bizkaia International Startup Connection-en bidez heldu zen. Orain bertatik “proiektua mundura zabaldu nahi dute”.

Water Innovation Prize 2018an finalista sailkatu izana beste errekonozimendu bat da Bilboko startup honentzat. Izan ere azken urtean laguntzak etengabe jaso ditu: 50 000 € H2020 programatik, Europako batzordearen Seal of Excellence, Winner of the Marine Technology Entrepreneurship in Boston 2017, finalista South Summit, B-Venture eta European-wide New Energy Challengen, finalerdian MassChallengen, etab.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA