Infobeaz

Onduline – ON Bizkaia saria, Trantsizio Berdea proiektu

Onduline munduko liderra da estalkiak eta teilatuak iragazgaizteko konponbide arinen fabrikazioan eta horniduran. 

80 urte inguruko esperientzia du eta mundu osoko 100 herrialde baino gehiagotan dago. Ingurumena funtsezko balioa da enpresarentzat, eta, horregatik, aldizka konponbide iraunkorrak ezartzen ditu bere negozio-maila guztietan eta ingurunean.

Duela gutxi, Gallartako egoitzan gas-oxidatzaile berria jarri eta lehendik zegoena berritu zuten. Horri esker, tratatu beharreko gasak bereiztea eta haien tratamendua optimizatzea lortu dute lehen aldiz. Horren ondorioz, CO2 isuriak finkatutako mugaren oso azpitik murriztea lortu dute, baita langileek fabrikazio-gasekiko duten esposizioa eta energia-kontsumoa murriztea ere.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA