Infobeaz

Berrikuntza- eta hazkuntza-proiektuarentzat ON Bizkaia saria: Jeremias España

2007. urtean, Jeremias España,  sortu zen Jeremías GmbH Alemaniako industria-taldearen barruan. Izan ere, berokuntzaren eta aireztapenaren sektorean marka liderra da. 2021ean, Iurretan produkzio-planta inauguratu zuen. Taldearen barruan modernoena eta automatizatuena da. Gainera, 5 fabriketatik handienetarikoa da eta Europan sektorean produkziorik handienetarikoa du.

Saria ekarri dien proiektua biomasa-aplikazioetan ke eta gasen iheserako soluzioa da. Passivhausei aplika dakizkiekeen instalazio termikoak dira.

Proiektu honetan berrikuntza eta jasangarritasuna estuki lotuta daude. Beren helburua da bereizgarri izatea eta epe luzean negozio-eredua erresilienteago eta lehiakorrago bihurtzea, merkatuak gero eta gehiago erreparatzen baitio ingurumen-erantzukizunari.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA