Infobeaz

Startup baten ibilbidearentzat ON Bizkaia saria: Nuuk Mobility Solutions

Nuuk Mobility Solutions startupa 2012. urtean sortu zen ibilgailu elektrikoak merkaturatzeko. Ingeniaritzako berezko taldea eratu ondoren, enpresa hiri-garraioaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko teknologiak garatzen espezializatu zen.

Gaur egun 2 edo 3 gurpiletako beren ibilgailuak diseinatu eta garatzen dituzte, aholkularitza eta ingeniaritzaren zerbitzuak eman, ibilgailu arinak saldu eta ontzidiak errentatu ala kudeatzeaz gain. Horiei guztiei esker, enpresa lider bihurtu da Estatuan motor elektrikoak saltzeko orduan.

2021ean, 18 langile zituen eta 2 milioi euro fakturatu zituen. Gaur egun, 50 langiletik gora dira, eta azken ekitaldian fakturazio-zenbatekoa 20 milioi eurora igo da. Gainera, aipagarria da mugikortasun jasangarriari ematen ari dion bultzada, bezeroak elektrikorako trantsizioa egitean erraztasunak ematen baititu.

 

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA