Infobeaz

Bizkaia Mentoring Network-en lehenengo jardunaldiaren ondorio nagusiak


2017ko abenduaren11n Bizkaia Mentoring Network-en (BMN) lehen bilera burutu genuen BEAZen. Ekimenaren atzean sarea bultzatzen dugunon –Euskalit, Cebek, Deusto Business Alumni, eta BEAZ– nahia dago, hau da, esperientziak trukatzea, parte-hartzearen zentzua sustatzea eta ikastea.

Jardunaldiari amaiera emateko “txoko”en dinamika egon zen, sarea indartzeari dagokionez zuen kezkak ezagutzeko, entzuteko eta daukazuen iritzia zein den jakiteko.

Txoko bakoitzean gai askori buruzko eztabaida aberasgarriak sortu ziren. Horiek eta zuetako bakoitzak emandako iritziak aztertu ondoren, hurrengo proposamenak nabarmen daitezke:

  1. Mentoring prozesuaren ikusgarritasun handiagoa hasieratik bertatik, enpresa aukeratzeko fasea eta mentoreekin egindako matchinga barne. Gaur egun enpresei elkarrizketa egiten zaien hasierako faseetan, mentoreetako batekin bat datorren erabaki arte, ez da bideragarria kolektiboarentzat eta horrek deskonexio eta informazio-ezaren sentsazioa sor dezake.
  2. Proiektu gehiago ezagutzeko gogoa. Adierazi diguzuenez enpresa eta enpresa-proiektu gehiago ezagutzeko benetako eskaria dago; horrek gaur egungo proiektuen tipologiaz informatuago egotea ahalbidetuko dizue, aldi berean esku-hartze handiagoa izan dezazuen aukera emanez.
  3. Informazio handiagoa eta sareari dagozkion ekimenak, kolektibo aktiboaren sentsazioari eutsiz. Mentore-jardunaldiaren deialdi gehiago edo enpresekin beraiekin ekitaldi gehiago oso ondo hartuak izango lirateke.
  4. Mentore-lana hobetzeko prestakuntza/esperientziak. Kolektiboak jakintza handia du hainbat arlotan, baina kasu askotan ez duzue inoiz egin aurretik honelako zereginik, beraz mentoring arloan duzuen ezagutza zabaltzea oso garrantzitsua da.
  5. Metodologia handiagoa mentorizatze-prozesuetan. Gaur egungo prozesua era irekian egiten da, pertsona mentorizatuen eta mentoreen arteko interakzioa errazteko. Hala ere, zehaztasun handiagoa eskatzen da, prozesu bideratuagoa lortzeko gutxieneko jarraibideak.
  6. Mentoring prozesuan esku hartzen duten mentoreen kopurua handitzea. Prozesua osatzeko eta mentore bakar batek ezin konpon ditzakeen gaiak estaltzeko profil berriak eranstea proposatzen da.

Atera diren ondorio nagusiek adierazten dute mentoring zerbitzua zabaldu behar dela, enpresekin eztabaidatzeko gune berriak, mentore-taldearekin loturak estutzeko ekitaldi berriak, eta kolektiboaren mentore-gaitasunak handitzeko eta prozesua arrakastatsua izan dadin bermatzeko tresna berriak erantsiz.

Ondorio horietan oinarrituta, zenbait hilabeteko lanaren osetan, mentoring zerbitzua zabaltzea erabaki dugu, hurrengo modalitateen bidez.

  • “Mentorizatze-Prozesuaren Konpromisoak” dokumentua eranstea. Dokumentu horretan prozesuaren bitartean bete behar diren gutxieneko arauak daude, bai mentorizatutako enpresaren aldetik bai mentorearen aldetik. Dokumentua alde biek sinatu behar dute banakako mentoring prozesuak hasi baino lehen (orain arte burutu den modalitatea).
  • Talde-mentoring zerbitzu berriaren sorkuntza. Informazio gehiago ematen dizuegu hurrengo albistean.
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA