Tag Archives: prestakuntza

Beazek Inbertsio Txandetan Trebatzeko 2026ko deialdia ireki du

Bizkaiko startup berritzaileak, hazkunde-fasean daudenak eta finantzaketa-iturriak zabaltzea bilatzen dutenak, Beazek sustatzen duen Inbertsio Txandetan Trebatzeko zerbitzuaren edizio berri batean inskriba daitezke. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 4ra arte egongo da zabalik.

Prestaekin 2026

Otsailaren 18ra arte dago zabalik Prestaekin programaren hamaikagarren edizioan izena emateko epea. Programa hori Beazek bultzatua da, enpresa berri bat sortu edo proiektu berritzaile bat garatu duten pertsonei ematen zaien laguntza indartzeko asmoz.

Beazek saria jaso du Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren Iberoamerikako Foroan BEPn egindako prestakuntza-proposamenagatik

Beazek saria jaso du Espainiako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Ministerioak eta CDTI Innovación Zentroak antolatutako Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren VII. Foro Iberoamerikarrean. Foro hau erreferentziazko topaketa da gaztelaniaz hitz egiten duen munduko kontratazio publiko berritzailearen esparruan. 

EgokINN- Digitalizazio moduluan izena emateko epea ireki da

Urtarrilaren 20tik otsailaren 7ra zabalik egongo da EgokINN programaren Digitalizazio moduluan izena emateko epea. Beaz da ETEei zuzendutako trebakuntza-programa horren sustatzailea.

EgokINN Parte hartu Ekonomia Zirkularreko moduluan!

Azaroaren 4ra arte dago zabalik EgokINN programaren 4. edizioan izena emateko epea. Beazek sustatutako programa horren bidez, ETE-ei eraldaketa digitalen eta berdeen ondorioz sortutako negozio-aukera berriak identifikatzen laguntzea da asmoa.

Ekonomia zirkularrari buruzko ikaskuntza aurreratua. Bueltan da EgokINN programa

Urriaren 2tik 27ra zabalduko da EgokINN programaren 3. edizioan izena emateko epea. Beazek sustatutako programa horren bidez, ETE-ei eraldaketa digitalen eta berdeen ondorioz sortutako negozio-aukera berriak identifikatzen laguntzea da asmoa.

Prestaekin – “Ideiatik errealitatera” Ignacio Azpiazurekin

Ignacio Azpiazuk, HUB Advisory-ko bazkide zuzendariak, hasiera eman zion 2018ko Prestaekin programari “Ideiatik errealitatera” izenarekin hitzaldia eta lantegi praktikoa emanez. HUBeko lantaldeak zenbait sektoretan enpresa proiektuen sorkuntza  eta kudeaketan izandako esperientzia eta negozio-estrategian […]