Infobeaz

EgokINN- Digitalizazio moduluan izena emateko epea ireki da

Urtarrilaren 20tik otsailaren 7ra zabalik egongo da EgokINN programaren Digitalizazio moduluan izena emateko epea. Beaz da ETEei zuzendutako trebakuntza-programa horren sustatzailea.

Doakoa da, eta helburua da enpresei laguntzea trantsizio digitaletik eratorritako negozio-aukera berriak identifikatzen eta definitzen.

Hiru lan-saio egingo dira aholkulari teknologiko batekin. Otsailaren 19an hasiko dira, eta parte hartzeko hautaketa bat egingo da. Lehenengo saioan, izena ematen duten enpresa txiki eta ertain guztiek parte hartuko dute; azken saioan, ordea, Trantsizio Digitalaren 2025eko foru-programan sartzeko aukera gehien dituzten proiektuek baino ez dute parte hartuko.

 

 

, , , ,
Beaz

FREE
VIEW