GovTech Bizkaiak beste lau erronka bota ditu BIOK!-en bidez
GovTech Bizkaiak berrikuntza irekiari lotutako lau erronka bota ditu Beazek sustatutako BIOK! plataformaren bidez. Horien bidez, startupen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza sustatu nahi da, ekosistema ekintzailea eta zerbitzu publikoak eta herritarren bizitza hobetuko dituzten irtenbide teknologikoen erabilera bultzatzeko asmoz.


