GovTech Bizkaiak berrikuntza irekiari lotutako lau erronka bota ditu Beazek sustatutako BIOK! plataformaren bidez. Horien bidez, startupen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza sustatu nahi da, ekosistema ekintzailea eta zerbitzu publikoak eta herritarren bizitza hobetuko dituzten irtenbide teknologikoen erabilera bultzatzeko asmoz.
Hainbat foru-sailek adierazitako beharrizanak estaltzeko erronkak dira, eta, horregatik, erronka bakoitzak oso ikuspegi zehatza du:
- Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei buruzko informazioa kontsultatzea eta izapideak kudeatzea
- Bizkaibuseko geltokien mantentze arina
- Aurretiazko orientazio eraginkorra Herritarren Arretarako bulegoetan
- Komunikazio instituzional argia eta eskuragarria
Desberdinak izan arren, lau erronkek hainbat gako dituzte:
- Startup, scaleup eta oinarri berritzaileko ETEei zuzenduta daude
- Proposamenak aurkezteko epea: urtarrilaren 29tik otsailaren 26ra
- Hautaketa-prozesua: aurkeztutako proposamenen ebaluazioa (martxoa), aurrez hautatutako enpresei egindako elkarrizketak eta 3 finalisten hautaketa (martxoa-apirila), finalisten proposamen pilotuen aurkezpena eta irabazlearen hautaketa (maiatza)
Proiektu irabazleek 5-6 hilabeteko pilotu bat egiteko aukera izango dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren hornitzaile teknologiko gisa akreditatutako trakzio-enpresekin lankidetzan. Gehienez 35.000 euro ordainduko dira. Gainera, erronka bakoitzeko hiru erakunde finalistek zortzi asteko azelerazio-programa bat egingo dute, Beazek koordinatuta, B Accelerator Tower-en.
Informazio-jardunaldia
Erronkaren enuntziatuan sakontzeko eta zalantzak argitzeko asmoz, informazio-jardunaldia antolatu dugu, online, otsailaren 12an, ostegunean. Izen-emateak.
