Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

NICeko hitzaldi tematikoa – Berrikuntza irekia eta silver economy

27 apirila, 2023/9:30 am - 12:00 pm

Badugu data NICeko hurrengo hitzaldi tematikorako. Apirilaren 27an, Urduliz Dorreko 4. solairuan espero zaituztegu zilarrezko ekonomiaren zerbitzura irekitako berrikuntzari buruz hausnartzeko. Eman izena!

Berrikuntzaz, oro har, eta Beazek duela lau urtetik bultzatzen duen BIOK! berrikuntza irekiko plataformaz arituko gara. Gurekin egongo da Carlos Grande Sellera, Pëtri Laboratorio de ideas-koa.

Era berean, Segurma eta Godana Analyticsek, Nagusi Intelligence Center-en barruan plazaratutako Biok! erronka baten protagonistak, ikuspuntu praktikoa emango dute.  Segurma erronka plazaratu zuen enpresa da; Godana irabazi zuen startupa.

 

 

Xehetasunak