- Home
- Datozen Ekitaldiak
Datozen Ekitaldiak

Datozen Ekitaldiak
Ekitaldiak Search and Views Navigation
List of Ekitaldiak
BIAAF nazioarteko moda lehiaketaren VIII. edizioa
Martxoaren 11n jakingo dugu zein 30 talentu berri igaroko diren 'Bilbao International Art & Fashion, BIAAF' izeneko nazioarteko lehiaketaren azken-aurreko fasera, 'Sor ezazu! Onena etortzekoa da eta!' lemapean. 92 herrialdetako 1300 parte-hartzaile baino gehiago lehiatzen dira lehiaketaren hiru kategorietan: jantziak, osagarriak eta tokiko diseinatzaile berririk onena. Horiek guztiak 18 eta 35 urte bitarteko gazte sortzaileak izango dira. Maiatzaren 13an nazioarteko epaimahai batek proposamen irabazleak iragarriko ditu. Sariak, 25.000 eurokoak, ekainean banatuko dira, diseinu irabazleak eta finalistak agertuko diren erakusketa batean.…
B-Venture 2022
Ekainaren 30era arte zabalik dago B-Ventureren zazpigarren edizioan izena emateko epea. Ideia edo proiekturen bat martxan baduzu, El Correok sustatutako ekimen hau bizkortzeko eta inbertitzaileei aurkezteko aukera bat da. B-Venture garapen-etapa goiztiarrean dauden proiektuei zein aurreratuenei zuzentzen zaie. Izaera berritzailearen, bideragarritasunaren eta eskalagarritasunaren arabera, batzorde antolatzaile batek 25 finalista aurrehautatuko ditu. Talde sustatzaileek prestakuntza-programa bat jarraituko dute. Programa horretan, negozio-eredua eta plan operatiboa berrikusiko dituzte, eta proiektuen defentsa prestatuko dute. Beste hautaketa baten ondoren, 20 startupek finantzaketa-erronda bat hasteko aukera izango…
DeustoSTART II, ekiten ikasi
Apirilaren 24ra arte izen emateko epea zabalik egongo da DeustoSTART II programan parte hartzeko. Doako programa da proiektu bat hasi nahi duten ekintzaileentzako. Prestakuntza programa bat da, sei lan saio izango dira, ostiraletan, maiatzaren 6tik ekainaren 10era arte, aurrez aurre, Deustuko Unibertsitateko Bilboko kanpusean. Teoria ikasteaz gain, ikasleek unibertsitatearen gune ekintzaileak eta Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatearen (Deusto Emprende) laguntza zerbitzuak eskuratu ahal izango dituzte. Egutegia Ekosistema ekintzailea, joerak eta teknologiak - maiatzak 6 Ekintzailetzarako negozio ereduak - maiatzak 13…
Provider enpresa ideia lehiaketaren 3. edizioa
Bizkaiko zazpi zentro lehiatuko dira Provider enpresa-ideien lehiaketaren hirugarren edizioan. Programa hori Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikak bultzatzen dute 4.0. industriarako soluzioen hornitzaile diren negozioen ekintzailetza sustatzeko, lanbide-heziketako eragileen artean. Hauek dira parte-hartzaileak: Politeknika Txorierri, Almi Ikastexea, Txurdinaga LH, Harrobia Ikastola, CIFP Andra Mari LHII, CIFP Iurreta LHII, CIFP Emilio Campuzano eta Calasanz Santurtzi. Ekainaren 13an jakingo dugu zein diren bi zentro irabazleak; sari gisa, haien lantaldeek 1.000 euro jasoko dituzte, eta BIC Bizkaiako ekintzailetza-aretoan sei hilabetez sartzeko aukera izango…
Think Big 2022 sariak
Apirilaren 25etik ekainaren 10era bitartean zabalik egongo da epea Zitek-ek EHUko unibertsitarien artean ekintzailetzarako gogoa sustatzeko antolatzen duen Think Big sarian izena emateko. Negozio-ideia bat duten eta Bizkaiko Campuseko edozein fakultatetan edo eskolatan matrikulatuta dauden ikasleek parte har dezakete. Behin epea amaituta, epaimahai batek ebaluatuko ditu aurkeztutako proiektuak. Hautatzen direnak ekainaren 30a baino lehen defendatu beharko dituzte beren taldeek. Uztailaren 15ean jakingo da nortzuk diren irabazleak. 2.500 €, 1.500 € eta 800 €-ko (3. eta 4.a) lau sari ekonomikoez gain, beren…
NIC – Hitzaldi tematikoa: seniorretan oinarritzen diren zerbitzuen diseinua
Maiatzaren 26an Nagusi Intelligence Centerrek «Pertsona seniorretan oinarritutako zerbitzuen diseinua» izeneko hitzaldi tematikoa emango du. Beste behin ere, topaketaren helburuak honako hauek izango dira: aukeratutako gaia ikuspegi desberdinetatik helaraztea, parte-hartzaileen arteko loturak erraztea eta proiektu bateratuak garatzeko aukerak identifikatzea. Oraingo honetan, Panel Health, Mondragon Unibertsitatea, Alda2U Transforming Care eta Humanizzak ere parte hartuko dute. Zuen zain egongo gara!