Toribio Etxebarria sariak 2023

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Toribio Etxebarria sariak 2023

2023ko 2 maiatza/8:00 am - 2023ko 24 maiatza/5:00 pm

Maiatzaren 24ra arte zabalik egongo da epea Toribio Etxebarria sariketan hautagaiak aurkezteko.

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatuta, sarien helburuak hauek dira: oinarri teknologikoko ideia eta enpresa berritzaileak sustatzea, ekintzaileak ikusaraztea eta enpresa berrien sorrera, enplegua eta berrikuntza bultzatzea.

Bi sari emango dira:

  • Ekintzailetza teknologiko eta berritzaileari emandako Euskadi Sariak. Hiru kategoria bereizten dira: ideiak/enpresa-proiektuak; enpresa berria; nazioartekotzeari laguntzea.
  • Eibarko Udalaren Sari Bereziak: “Eibarko Enpresa” eta “Espezializazio Adimentsua”.

Lehenengoak Euskadin jaio diren, bertan bizi diren edo egoitza soziala eta instalazio operatiboak dituzten ekintzaileak eta enpresa sortu berriak izan daitezke.

Bigarrenak, jatorria edo kokapena Eibarren duten enpresak.

 

Oinarriak

Xehetasunak

Hasiera:
2023ko 2 maiatza/8:00 am
Amaiera:
2023ko 24 maiatza/5:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA