Infobeaz

Godana Analytics startupak irabazi du BIOK! erronka Segurma

Godana Analytics startupa 4.0 eraldaketa-prozesuetan aditua da, eta berrikuntza-erronka irekia irabazi du, Segurma enpresak BIOK! programaren eta Nagusi Intelligence Centerren esparruan abiarazi ondoren.

Erronkak planteatutakoaren arabera, nola berma daiteke adinekoen autonomia eta ongizatea etxean, betiere Segurmaren gaitasunak (etxe eta negoziorako segurtasun-zerbitzuak) aprobetxatuta. Zehatzago, denbora errealean jarduteko konponbide ez-intrusiboa lortu nahi zen.

Hautaketa-prozesua bost startupek amaitu zuten, eta Segurmak Godana Analytics startuparen proposamena aukeratu zuen. Durangoko startupa konponbide bat baliozkotzen ari da, eta erronkari erantzun ahal izateko eskalagarria izan daiteke. Hori izan zen arrazoia “erabaki zail hau hartzeko, azken fasera iritsi ziren proposamenen mailari erreparatuta”.

“Gure konponbideari esker, -azaldu du Ernesto Lauzirika Godanako fundatzaile batek- edozein sentsore ez-intrusiboren (loT) datuak eskura daitezke, adinekoen ohiturak eta portaerak monitorizatzeko. Hala, gorabeherak egonez gero, alertak kudea daitezke, telelaguntzaren zerbitzuetan txertatu ere bai, eta machine learningeko teknikak aplikatuta, eguneroko ohiturak alda daitezke, desiragarria ez den isolamendua aldatzeaz gain”.

Hurrengo asteetan Godana proiektu pilotu bat garatzen hasiko da Segurmarekin batera, konponbidea baliozkotzeko eta, startuparen kasuan, hazkuntzan jauzia emateko. “Irabaztea proiektua eta gure lana aintzatesteko modua da, bultzada eta pizgarri bat: Beazen BIOK ekimenari esker, eguneroko benetako arazoari teknologia berriak aplikatu dizkiogu, dinamika ari eta dinamikoa baliatuta eta, gainera, konponbide oso zehatzera bideratuta”.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA