Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • 42 Urduliz – Zibersegurtasuneko bootcamp-a

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Apirilaren 11tik ekainaren 2ra, 42 Urdulizek Zibersegurtasuneko bootcamp-aren 2. edizioa hartuko du. Inskripzioak beteta daude. Zortzi astez, 100 pertsonak kriptografia, sareko segurtasuna, garapen segurua eta babesa, web segurtasuna, ahultasunak, auzitegiko informatika, malware eta kode maltzurrak, OSINT segurtasuna eta iturri irekietako ikerketarekin lotutako ezagutza teknikoak eskuratuko dituzte, besteak beste. Gakoa, ordea, ez da bakarrik zer ikasiko […]

  • Ikasberri 2023 – Komunikazioan ekin

    Bizkaia Aretoa

    Apirilaren 17tik 20ra Zitek Ekintzailek  Ikasberri mintegi bat antolatuko du EHUko Gizarte Zientzia eta Komunikazio fakultateko 4. ikasturteko ikasleei zuzenduta. DOOS Colectivoren  sortzaileetako bat den Jemima Canok emango du, eta komunikazio-proiektu bat enpresa-negozio ere izan daitekeela erakustea du helburu. Lau egunetan ekintzailetzaren funtsezko alderdiak landuko dira: negozio-aukerak identifikatzea, ideiak eraginkortasunez nola inplementatu, edo proiektuak diseinatzea […]

  • Euskadiko EmprendeXXI Saria

    LABe Digital Gastronomy Lab - Donosti

    Apirilaren 18an Euskadiko EmprendeXXI Sariaren eskualdeko finala izango da, eta sei startup lehiatuko dira, horien artean Bizkaiko Landatu Solar, Legit.Health, Libere eta H2site.   Finala aurten Donostian ospatuko den DayOne Innovation Summit PV topaketaren barruan izango da. Gai-zerrendan, enpresen aurkezpenez gain, "Sartupen euskal ekosistema"-ri buruzko mahai-inguru bat dago aurreikusita, eta bertan parte hartuko dute Asier Alea […]

  • Bilbao Bizkaia Design Week 2023: proposamenen bidalketa

    Apirilaren 19tik maiatzaren 19ra zabalik egongo da epea Bilbao Bizkaia Design Week-en bederatzigarren ediziora jarduerak aurkezteko. Beren jarduera Bizkaian garatzen duten eta/edo lurraldean gauzatzen duten diseinuarekin eta sormenarekin lotutako era guztietako erakunde, enpresa edo profesionalek proposa ditzakete jarduerak. BBDW23 azaroaren 16tik 26ra izango da. Aurreikusita zegoen bezala, aurreko edizioan egindako planteamenduari jarraipena emango dio. 2022an […]

  • Ateak zabalik jardunaldia 42 Urdulizen – apirila

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Apirilaren 20, 22, 25 28 eta 29an ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean. Izen-ematea. Ordu eta erdiz, izena ematen dutenek campusa ezagutuko dute eta, bereziki, 42 metodologia. Metodo iraultzaile eta doakoa, parekoen arteko ikaskuntzan oinarritua, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena. 42 Urdulizen parte […]

  • 42 Urduliz – Piscine Discovery Women

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Apirilaren 24an beste Piscine Discovery Women bat zabalduko da 42 Urdulizen. Proposamena berariaz programazio-gaietan interesatuta dauden emakumeei zuzenduta dago.  Izen-ematea. 42ren lehentasunezko helburuetako bat da emakumeak prestakuntza teknologikoa lortzea da "programazioaren munduan emakumeen ikuspuntua egotea, gizartea askotarikoa delako eta eskaintza digitalak askotarikoa izan behar duelako". Beste batzuk dira prestakuntza hori doakoa izatea, pedagogikoki berritzailea, adinik, […]

  • Egin eta Ekin: Bizkaian ekiten ikasten

    BIC Bizkaia

    Apirilaren 25ean  Egin eta Ekin programaren barruan, Bermeoko Ignacio Arozena-Benito Barrueta BHI ikastetxeak bisitaldia egingo du BIC Bizkaiara. Ekonomia Sustatzeko Sailak 2008an sortutako programa honen helburua eskola-garaitik jarrera ekintzailea sustatzea da. Hau da, gazteek ekimena izaten, erabakiak hartzen eta erantzukizunak hartzen ikastea. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeei zuzenduta dago, eta honako hauek biltzen ditu: eskola […]

  • NICeko hitzaldi tematikoa – Berrikuntza irekia eta silver economy

    Badugu data NICeko hurrengo hitzaldi tematikorako. Apirilaren 27an, Urduliz Dorreko 4. solairuan espero zaituztegu zilarrezko ekonomiaren zerbitzura irekitako berrikuntzari buruz hausnartzeko. Eman izena! Berrikuntzaz, oro har, eta Beazek duela lau urtetik bultzatzen duen BIOK! berrikuntza irekiko plataformaz arituko gara. Gurekin egongo da Carlos Grande Sellera, Pëtri Laboratorio de ideas-koa. Era berean, Segurma eta Godana Analyticsek, Nagusi […]

  • Toribio Etxebarria sariak 2023

    Maiatzaren 24ra arte zabalik egongo da epea Toribio Etxebarria sariketan hautagaiak aurkezteko. Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatuta, sarien helburuak hauek dira: oinarri teknologikoko ideia eta enpresa berritzaileak sustatzea, ekintzaileak ikusaraztea eta enpresa berrien sorrera, enplegua eta berrikuntza bultzatzea. Bi sari emango dira: Ekintzailetza teknologiko eta berritzaileari emandako Euskadi Sariak. Hiru kategoria bereizten dira: ideiak/enpresa-proiektuak; […]

  • Deusto Ekintzaile tailerra: jasangarritasuna eta enpresa hazkundea

    Maiatzaren 2an, DeustoEkintzailek  tailer praktiko bat antolatuko du: "Jasangarritasuna eta ODSak zure ekintzailetza-proiektua hazteko palanka gisa". Izen-ematea. Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango da, eta online ere jarraitu ahal izango da. Juan Monroy eta James Demastus-ek emango dute tailerra. Marketinean, finantzetan eta iraunkortasunean adituak dira eta Deusto Business School-en berrikuntza eta garapen iraunkorreko doktoregaiak.

  • Ateak zabalik jardunaldia 42 Urdulizen – maiatza

    Maiatzaren 2, 9, 13 eta 23an ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean. Izen-ematea.   Ordu eta erdiz, izena ematen dutenek campusa ezagutuko dute eta, bereziki, 42 metodologia. Metodo iraultzaile eta doakoa, parekoen arteko ikaskuntzan oinarritua, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena. 42 Urdulizen parte izateko ez duzu […]

  • Webinar, Modelizazio Matematikoko Aholkularitza zerbitzuaren aurkezpena

    Maiatzaren 5ean webinar bat antolatu dugu Beaz eta BCAMek eskaintzen duten Modelizazio Matematikoko Aholkularitza Zerbitzuaren 4. edizioa aurkezteko, I+G+Bko eragileen eta enpresa-sarearen arteko ezagutzaren transferentzia sustatzeko. Izen-ematea maiatzaren 4ra arte. Hitzaldia izango da edizio honen abiapuntua. Bertan, eskabide-formulario bat emango zaie parte hartzen duten enpresa interesdunei. Hautagaitzak ebaluatu ondoren, Beaz eta BCAMeko lantaldeek hiru parte-hartzaile […]

  • Bizkaia Sortzailea 2023: aurkezpen-saioak

    Maiatzaren 8an eta 10ean aurkezpen-saio batzuk antolatu ditugu Bizkaia Sortzailea 2023 programa aurkezteko. Izen-ematea maiatzaren 5era arte. Saioen helburua da aurtengo deialdiaren gakoak zuekin partekatzea (epea maiatzaren 12an irekiko da), eta zuen proiektua deialdi horretan nola txertatzen den aztertzea. Horretarako, Beazeko talde teknikoak online bilera laburrak egingo ditu, 20 minutu ingurukoak, eskatzen duten pertsona guztiekin.

  • Igerilekua 42 Urdulizen

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Maiatzaren 8an 42Urdulizek igerileku berria zabalduko du, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten programazio-campus honetan behin betiko onarpena zehazten duen proba. Elkarren segidako 26 eguneko aldia da, kodearen munduan erabat murgiltzen da eta 42 filosofiaren gakoak ezagutzen dira: prestakuntza berritzailea, % 100 doakoa, irakaslerik gabe, ordutegirik gabe eta zure erritmoan. Bertan sartzeko izena […]

  • BIOK! MAIER S. Coop. erronka – informazio-jardunaldia

    Maiatzaren 11n informazio-jardunaldi bat antolatu dugu streaming bidez Beazek plazaratutako azken BIOK! erronka, oraingo honetan MAIER S. Coop-ekin lankidetzan, aurkezteko. Izen-ematea.  Bertan, MAIER eta Beazeko talde teknikoek parte hartuko dute, eta erronkaren zergatian eta helburuetan sakonduko dute, baita BIOK! dinamikan ere. Oinarriak eta desafioaren deskribapena irakurrri ondoren sortzen ari zaizuen edozein zalantza ere argituko dugu.

  • Nagusi Intelligence Center – SilverConnect

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Maiaztaren 19an, Nagusi Intelligence Center-ek SilverConnect jardunaldia antolatuko du. Gonbidapena behar da.  Ekonomia zilarreztatuaren sektorean lan egiten duten startup eta erakundeak elkartzea eta konektatzea, lankidetza-aukerak identifikatzeko, horixe da topaketaren lehentasunezko helburuetako bat. Era berean, ekintzaileek eta enpresek dituzten baliabide instituzionalak xehetasunez ezagutaraztea, Beaz, Seed Capital Bizkaia eta Bizkaia Talenteko arduradunek azalduko dutena. Aurkezpenen ondoren, topaketa […]

  • NIC Hitzaldi tematikoa, bizitza-luzera berria aukera gisa, sektorea, jarduera edo negozioa edozein dela ere

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Maiatzaren 25ean Nagusi Intelligence Centerek hilero antolatzen duen hitzaldi tematikoa izango da. Oraingo honetan, bizitza-luzeratik eratorritako erronkak eta aukerak aztertuko dira. Izen-ematea. Arantxa González de Heredia, Arrasateko Unibertsitateko diseinu industrialeko ingeniaria, Hector Olabegogeaskoetxea, Bihar Homecare startupeko zuzendaria, eta Borja Gárate, Laboral Kutxako berrikuntza teknikaria eta Lagun Aro Aseguruetakoa izango dira beren ezagutza ematen. Aurkezpenen ondoren, […]

  • BeDIGITAL 2023

    BEC Bilbao Exhibition Centre Azkue Kalea, 1,Barakaldo,Bizkaia

    Ekainaren 6tik 8ra +INDUSTRY topaketaren barruan, beste BeDIGITAL bat burutuko da. AFMk eta BECek antolatuta, BeDIGITALren helburua teknologia digitaletan eta industrialetan diharduten enpresen artean tokiko eta nazioarteko talentuan ezagutza transferitzea da. Helburu horrekin, azokak oso formatu dinamikoa izango du, erakusketa, kongresua eta networkinga bateratuko dituena. Eraldaketa digitala bultzatzea ere lehentasunezko erronka da Ekonomia Sustatzeko Sailarentzat […]

  • BIOK! Eroski – informazio-jardunaldia

    Ekainaren 8an informazio-jardunaldi bat antolatu dugu streaming bidez Beazek plazaratutako azken BIOK! erronka, oraingo honetan Eroski-arekin lankidetzan, aurkezteko. Izen-ematea.  Bertan, Eroski eta Beazeko talde teknikoek parte hartuko dute, eta erronkaren zergatian eta helburuetan sakonduko dute, baita BIOK! dinamikan ere. Oinarriak eta desafioaren deskribapena irakurrri ondoren sortzen ari zaizuen edozein zalantza ere argituko dugu.

  • Hackathona, ekintzailetzari eta zilarrezko ekonomiari buruzkoa. Izen-emateak zabalik!

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Ekainaren 9an eta 10ean, ekintzailetzari eta zilarrezko ekonomiari buruzko hackathon bat egingo da Nagusi Intelligence Center (NIC) espazioan. Izen-emateak.  NICek, 42 Urdulizek, Mondragon Unibertsitateak eta Bizkaia Talentek antolatua, topaketa honen xedea honako hau da: talentu gazteen eta berrikuntza-erronkak dituzten erreferentziazko enpresen artean lankidetza sustatzea. Kasu honetan enpresak Kaiku eta Sener dira. Erronkak bere eginez, hackathonean izena […]