Hackathona, ekintzailetzari eta zilarrezko ekonomiari buruzkoa. Izen-emateak zabalik!

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Hackathona, ekintzailetzari eta zilarrezko ekonomiari buruzkoa. Izen-emateak zabalik!

2023ko 9 ekaina/3:00 pm - 2023ko 10 ekaina/6:00 pm

Ekainaren 9an eta 10ean, ekintzailetzari eta zilarrezko ekonomiari buruzko hackathon bat egingo da Nagusi Intelligence Center (NIC) espazioan. Izen-emateak

NICek, 42 Urdulizek, Mondragon Unibertsitateak eta Bizkaia Talentek antolatua, topaketa honen xedea honako hau da: talentu gazteen eta berrikuntza-erronkak dituzten erreferentziazko enpresen artean lankidetza sustatzea.

Kasu honetan enpresak Kaiku eta Sener dira. Erronkak bere eginez, hackathonean izena ematen duten silver economy sektoreko ikasle, ekintzaile eta aditu guztiak egongo dira. Epea itxi ostean, 4 eta 6 pertsona bitarteko diziplina anitzeko taldeak osatuko dira.

Ostiral arratsaldean (16:30) enpresek beren erronkak jaurtiko dituzte eta taldeak balizko aukerak pentsatzen hasi ahalko dira. Prozesuan zehar ekintzailetzan eta zilarrezko ekonomian adituak diren pertsonen mentoretza izango dute.

Horrez gain, parte-hartzaile guztiek master class bat egiteko aukera izango dute, eta bertan, sektoreak Euskadin bizi duen egoeraren, ekintzailetza-aukeren, berrikuntza-prozesu ireki bati ekiteko tresnen eta pich ona bat prestatzearen inguruan hitz egingo zaie. Era berean, NIC eta Bizkaia Zilarrezko Ekonomia programa aurkeztuko dira.

Ebaluazio-batzorde batek erabakiko du zein proiektuk lortzen duten puntuaziorik handiena; erabilgarritasun-, berrikuntza- eta bideragarritasun-irizpideen eta balio ekonomikoari dagozkion irizpideen arabera.

Lehenengo bi sailkatuak 2.000 eurorekin sarituko dira bakoitza.

Xehetasunak

Hasiera:
2023ko 9 ekaina/3:00 pm
Amaiera:
2023ko 10 ekaina/6:00 pm
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
, , ,

Egoitza

Nagusi Intelligence Center
Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37
Urduliz, 48610
+ Google Map
Telefonoa:
946400428
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA