Webinar, Modelizazio Matematikoko Aholkularitza zerbitzuaren aurkezpena

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Webinar, Modelizazio Matematikoko Aholkularitza zerbitzuaren aurkezpena

2023ko 5 maiatza/9:30 am - 10:30 am

Maiatzaren 5ean webinar bat antolatu dugu Beaz eta BCAMek eskaintzen duten Modelizazio Matematikoko Aholkularitza Zerbitzuaren 4. edizioa aurkezteko, I+G+Bko eragileen eta enpresa-sarearen arteko ezagutzaren transferentzia sustatzeko. Izen-ematea maiatzaren 4ra arte.

Hitzaldia izango da edizio honen abiapuntua. Bertan, eskabide-formulario bat emango zaie parte hartzen duten enpresa interesdunei. Hautagaitzak ebaluatu ondoren, Beaz eta BCAMeko lantaldeek hiru parte-hartzaile hautatuko dituzte.

Horrez gain, matematikak enpresan nola eragiten duen hausnartzeko aukera ere izango da, Vincenzo Nava BCAMeko Ezagutza Transferitzeko Unitateko (KTU) koordinatzailearen eskutik, negozioei aplikatutako matematikaren zenbait adibide erreal erakutsiko baititu.

Zerbitzuan parte hartu duten enpresetako bik, Artic Sea eta Didaktiker, euren esperientzia partekatuko dute, eta Beaz, BCAMeko ordezkariek zerbitzuaren gakoak, iraupena, dinamika eta landu beharreko proiektuen tipologia azalduko dituzte, baita sortzen diren zalantzak argitu ere.

Xehetasunak

Data:
2023ko 5 maiatza
Ordua:
9:30 am - 10:30 am
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA