Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • BBDW21, zabalik dago jardueren deialdia

    Azaoaren 18tik 25era Bilbao Bizkaia Design Week 2021 burutuko da "Bidegurutzeak eta transizioak"lelopean. Orain, sormen-sektoreko profesionalek, enpresek edo erakundeek eduki-proposamenak aurkezteko aukera ematen duen deialdia irekiko dugu. Besteak beste, animazioa, arkitektura, artisautza, ikus-entzunezkoak, diseinua, ilustrazioa, interiorismoa, makerrak, moda, publizitatea, teknologiak eta bideojokoak sektoreei zuzendutako deialdi honen helburuak dira gai nagusiari buruzko ikuspegiak zabaltzea, aukera-esparruak aurkitzea […]

  • EIC Accelerator aurkezpenaren webinarra

    Ekainaren 8an, Beazek EIC Accelerator-ari buruzko webminar bat antolatu du. Horizonte Europa programaren funtsezko tresna hau ETEetan eta startupetan inpaktu handiko proiektu berritzaile disruptiboak laguntzeko pentsatuta dago. Bileran EIC Accelerator-aren funtsezko alderdiak jorratuko dira: enpresa onuradunak, finantzaketa erabilgarria eta eskaera- eta ebaluazio-prozesu berrituak. Horretarako, Europako programen koordinazioan espezializatutako aholkularitza-enpresa baten laguntza izango dugu. Ikuspuntu praktikoa […]

  • Provider enpresa-ideien II. lehiaketa: sarien banaketa

    Ekainaren 18an BIC Bizkaian Provider enpresa-ideien lehiaketako sariak banatuko dira. Bertan izango dira Diseñalmi eta Vertex, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikak LHko ikasleen artean 4.0 industriarako irtenbideen negozio hornitzaile berrien ekintzailetza sustatzeko bultzatzen duten programa honen 2. edizioaren irabazleak. Almi Ikastexeko taldearen Diseñalmi proiektua betaurreko batzuk dira, Errealitate Birtualeko eta 3D inprimaketako teknologiak integratzen dituztenak, […]

  • Emprendedor XXI sariak, Bizkaiko lau enpresa finalean

    Uztailaren 1ean Caixabank eta Enisak ematen dituzten Emprendedor XXI sarien banaketa izango da. Finalisten artean Bizkaiko 4 enpresa daude. Emprendedor XXI sariek bi kategoria bereizten dituzte, horietako bat lurraldeko enpresa onenari ematen zaion eskualdeko saria. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, aurtengo irabazlea Ironchip Telco startup bizkaitarra da, geolokalizazioan oinarritutako zibersegurtasuneko produktuak sortzen espezializatua. Bigarren kategoriak, Emprendedor […]

  • Zitek-ek Handira JO saruak banatuko ditu

    Uztailaren 15ean Emprender Zitekek Handira JO sariak banatuko ditu, enpresa proiektua izateko aukera duten EHUko doktoretza-tesi onenak errekonozitzeko. Euskal Herriko Unibertsitateak, Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak eta Beazek, Zitek-en sustatzaileek, ekimen berri hau gehitu diote EHUren Bizkaiko Campusean kultura ekintzailea sustatzeko eta enpresen sorrera bultzatzeko programari, unibertsitateko ikerketa-taldeen I+G+b emaitzak ustiatuz. Handira JO 2016-2020 bitartean enpresa-proiektua […]

  • BIND 4.0 – Demo day 2021

    Uztailaren 6an eta 7an BIND 4.0. urteroko topaketa egingo da. The Ope n Innovation Showcase streaming bidez izango da, eta azken edizio honetan garatutako proiektu teknologikoak erakusteko nahiz hurrengo edizioa aurkezteko balioko du. 2021ekoa Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen lankidetza publiko-pribatuko ekimen honen bosgarren deialdia izan da, foru aldundien eta euskal BICen laguntzarekin, besteak beste, Beazen […]

  • Bind 4.0: izena emateko epea zabalik

    Irailaren 10era arte zabalik egongo da epea BIND 4.0 programaren seigarren edizioan izena emateko. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiek bultzatutako azelerazio publiko-pribatuko programa da. Produktu eta zerbitzu teknologiko disruptiboak eta soluzio teknologiko bat merkatuan edo azken garapen-fasean dituzten munduko edozein lekutako startupek parte har dezakete, enpresei balioa eman diezaieketenak. 65 enpresa handi […]

  • Think Big 2021 saria

    Irailaren 30era arte zabalik egongo da epea EHUko unibersitarien artean ekintzailetza bultzatzeko Emprender Zitek-ek antolatzen duen Think Big 2021 sariketan izena emateko. Bizkaiko Campuseko edozein fakultate edo eskolatan matrikulatuta dauden ikasleek eta EHUko beste campusetan izena emanda dauden Bizkaian bizi direnek eska dezakete. Lau sari ekonomiko emango dira: 2500 €, 1500 €, eta 800 € (3.eta 4.a). […]

  • Tangram azelerazio programaren 1. edizioa

    Irailaren 12ra arte zabalik egongo da epea Tangram Azelerazio Programarako proiektuak aurkezteko. Programa hori impact Hubek garatu du, PwC eta Beazekin batera, ekintzailetza-proiektu jasangarri eta zirkularrak laguntzeko. Izen-ematea. Programa sortu berri diren startupei zuzenduta dago, baldin eta merkaturatutako Gutxieneko Produktu Bideragarria badute eta trakzioa erakusten badute. Aurkezten diren proiektuek eta ekimenek 4 gai izango dituzte […]

  • 42 Urduliz, 3, igerilekua zabalduko da

    Irailaren 6an hirugarren igerilekua irekiko dugu, 42 Urdulizen. Igerilekua da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten programazio-campus horretan behin betiko onartua izateko gainditu beharreko proba. Segidako 26 eguneko denboraldian parte-hartzaielak era bat murgiltzen dira  kodearen munduan eta 42 filosofiaren gakoak ezagutzen dituzte. Bertara sartzeko, trebetasunen bi test gainditu behar dira eta izena eman. […]

  • Emakumeen lidergoari buruzko informazio-bilera

    Irailaren 17 eta 24an, Beazen, Asociación Mujer Siglo XXIek, Instituto de Liderazgo Femenino-rekin batera,"Emakumeen lidergoaren dekalogoa exekutibo eta zuzendarientzat" bilera burutuko da. Prestakuntza-hitzordu gisa planteatuta, bertan zenbait tresna eta ariketa proposatuko dira, erakundeetan eta horiek osatzen dituzten pertsonetan emakumeen lidergo-ohiturak garatzeko; era berean, hainbat talde-jarduera egongo dira baliabideak partekatzeko. Olatz Goitia Beazeko zuzendariak inauguratuko du […]

  • 42 Urduliz, talentu digitala Bizkaiko enpresen zerbitzura – Aurkezpen-saioa

    Irailaren 20an, 11:00etan, Beazek jardunaldi bat antolatu du Telefonica Fundazioarekin batera bultzatzen duen 42 Urduliz programazio-campusa lurraldeko enpresei aurkezteko. Saioa online izango da, eta Ekonomia Sustatzeko Saileko Joseba Mariezkurrena eta Beazeko Ander Muñoz izango dira proiektuaren gakoak eta enpresa txiki eta ertainek talentu digital kualifikatua nola lor dezaketen azalduko dutenak. 42 Urduliz 42. sareko 36. […]

  • Egizu bat emakumeen ekintzailetza programarekin – Informazio-saioa, ANDREkintzailea

    ANDREkintzailea programaren zortzigarren edizioa hasiko da. Emakumeek zuzendutako enpresak indartzeko sortutako proiektua da, eta zuk ere horrekin bat egin dezakezu. Horretarako, informazio-jardunaldi bat antolatu dugu irailaren 24an. Izen-ematea! ANDREkintzailea Ekonomia Sustazeki Sailak sortutako ekimena da, emakumeen ekintzailetza errazteko eta emakumeek enpresa-sarean duten presentzia ikusarazteko. Laguntza-programa gisa definitzen da, eta prestakuntza bezain garrantzitsua da sareak sortzea. […]

  • ForoTech Academy 1. edizioa

    Urriaren 4tik 8ra ForoTech egingo da, aurten ardatz moduan Garapen Jasangarriko 11. Helburua: hiri eta komunitate jasangarriak izango duena. Ohikoak diren jarduera akademikoen eta enpresarialen eta ikasleen jardueren programari eta Ada Byron Emakume Teknologoaren sariari aurten ForoTech Academy batzen zaio, Deustuko Unibertsitateko Deusto Emprende, Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatearekin elkarlanean garatu den ekimena. ForoTech Academyren helburua […]

  • Ekin 48 – Izan zitez ekintzaile 48 ordutan

    Irailaren 30era arte zabalik dago UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Emprender Zitek Programak urriaren 4tik 8ra antolatu duten Ekin 48 ekintzailetza ikastaro azkarrean izena emateko epea. Unibertsitateko zortzi taldek, gehienez hiru pertsonakoak, enpresa-proiektu bat gauzatuko dute Adrián Odriozola, Ricardo Merino eta Adriana González irakasleen laguntzarekin. Elkarrekin ibilbidea egingo beharko dute, negozio- ideia baten identifikazioarekin […]

  • Seriesland 2021

    SERIESLAND, Bilboko Nazioarteko Webserieen Jaialdia, urrian itzuliko da bere urteroko hitzordua betez; aurtengoa ekitaldiaren zazpigarren edizioa izango da. Formatu hibridoan egingo du. Online plataforma batek aukera emango du lehiaketarako webserieak urrunetik ikusteko eta etxetik eta streaming modalitatean ekitaldi guztietara joateko; horrek covid-aren aurkako neurrien ondorioz Bilbora joateko zailtasunak dituzten pertsonen parte-hartzea erraztuko du. Urriaren 18tik […]

  • Egokinn: datuen analisiari buruzko moduluan izena emateko epea zabalik

    Azaroaren 3ra arte zabalik dago EgokINN enpresa txiki eta ertainentzako doako trebakuntza-programaren modulu berri batean izena emateko epea.  Oraingo honetan, datuen azterketa izango da lanaren gaia. We Are Clickersen laguntzarekin, datuek gaur egun edozein enpresarentzat duten paper baliotsuaz hausnartuko dugu eta data analytics proiektuak identifikatzeko tresnak ezagutuko ditugu. Ibilbide gisa pentsatuta, prestakuntzak hiru etapa ditu. […]

  • Zitek tailerra: Ekintzailetzari aplikatutako elkarlaneko negoziazioa

    Azaroaren 8, 10, 15 eta 17an, Ekintzaile Zitek-ek elkarlaneko negoziazioari buruzko tailer batzuk antolatu ditu, eta dagoeneko horietan izena emateko aukera dago. Hitzaldiak UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ekintzaileei zuzenduta daude, eta Orekan Biziko Asier López de Gereñok emango ditu. Besteak beste, negoziazio-estiloak, lankidetza-negoziazioaren funtsezko printzipioak edo akordioak lortzeko estrategiak eta baliabideak landuko ditu. Guztira 4 jardunaldi […]

  • 42 Urduliz aurkezten dugu BeDIGITALen

    Urriaren 26an eta 27an BeDIGITALek Bilboko BECen antolazten duen Innovation Worshopetan parte hartzen dugu. 42 Urduliz aurkeztuko dugu, lurraldean digitalizazioa bultzatzeko Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin sustatzen dugun programazio-campusa.  Escuela 42 munduko 10 prestakuntza-proposamen berritzaileenetako bat bihurtu berri duen eredu pedagogiko aitzindariaz eta enpresekin duen lotura estuaz hitz egingo dugu; horrek azaltzen du campusa ezarri den herrialde […]

  • NIC hitzaldia – Nutrizioa eta Zahartzea

    Nagusi Intelligence Center, NIC, bere jarduerari ekiten dio hileroko hitzaldi-programa batekin, ekonomia zilarreztatuarekin zerikusia duten hainbat gai jorratzeko. Badago data bat lehenengoarentzat. Urriaren 29an, ostirala, Nutrizioa eta Zahartzea izango dira hizpide Torre Urdulizen Elkarrekintzak eta ezagutza-trukeak Nagusi Intelligence Centerren bereizgarrietako bat izan nahi dute. Hala azaldu zuen Ainara Basurkok, Ekonomia Sustapeneko diputatuak, zentroaren inaugurazioan: "Nic lankidetza […]