Provider enpresa-ideien II. lehiaketa: sarien banaketa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Provider enpresa-ideien II. lehiaketa: sarien banaketa

2021ko 18 ekaina/10:00 am - 12:00 pm

Ekainaren 18an BIC Bizkaian Provider enpresa-ideien lehiaketako sariak banatuko dira. Bertan izango dira Diseñalmi eta Vertex, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikak LHko ikasleen artean 4.0 industriarako irtenbideen negozio hornitzaile berrien ekintzailetza sustatzeko bultzatzen duten programa honen 2. edizioaren irabazleak.

Almi Ikastexeko taldearen Diseñalmi proiektua betaurreko batzuk dira, Errealitate Birtualeko eta 3D inprimaketako teknologiak integratzen dituztenak, 3Dko piezak sortu eta modelatzea ahalbidetuz, ondoren inprimatzeko.

Emilio Campuzano LHko ikastetxeko Vertex taldearen proiektua 3D inprimagailuen diseinu eta fabrikazioa da, PRUSAk garatutako teknologian oinarrituta eta Vertexek garatutako osagaiak integratuz, inprimaketa-bolumenaren ahalmena handitzen dutenak.

Epaimahaiak biak nabarmendu ditu “berrikuntza teknologikoaren mailagatik eta garatzeko gaitasunagatik”. Sari gisa, 1.000 euro jasoko dituzte, eta BIC Bizkaiako Ekintzailetza Aretoan sartuko dira sei hilabetez.

Sariok Joseba Mariezkurrena Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendari nagusiak eta Rikar Lamadrid Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak emango dituzte.

Xehetasunak

Data:
2021ko 18 ekaina
Ordua:
10:00 am - 12:00 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA