42 Urduliz, talentu digitala Bizkaiko enpresen zerbitzura – Aurkezpen-saioa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

42 Urduliz, talentu digitala Bizkaiko enpresen zerbitzura – Aurkezpen-saioa

2021ko 20 iraila/11:00 am - 12:00 pm

Irailaren 20an, 11:00etan, Beazek jardunaldi bat antolatu du Telefonica Fundazioarekin batera bultzatzen duen 42 Urduliz programazio-campusa lurraldeko enpresei aurkezteko.

Saioa online izango da, eta Ekonomia Sustatzeko Saileko Joseba Mariezkurrena eta Beazeko Ander MuƱoz izango dira proiektuaren gakoak eta enpresa txiki eta ertainek talentu digital kualifikatua nola lor dezaketen azalduko dutenak.

42 Urduliz 42. sareko 36. campusa da munduan. 12.000tik gora ikasle igaro dira bere instalazioetatik. Horietatik % 100ek enplegua lortu du, ikaskuntza aitzindari bati esker, eta ikaskuntza horren bertuterik handiena da prestakuntza jaso duten pertsonek zehatz-mehatz erantzuten dietela eraldatu behar duten enpresen eskaerei.

Apirilaren 12an inauguratu zen proiektua, eta horretan pisu berezia izan du “Bizkaiko enpresek aspaldi helarazi zizkiguten digitalizazio-erronkei aurre egiteko profil berrien premia larriak”, Ainara Basurko diputatuak azaldu zuenez; “gustatuko litzaidake, enpresek 42Urduliz aukera gisa ikustea”, azpimarratu zuen.

Hori da, hain zuzen ere, jardunaldi honen eta Urduliz Dorrean ostegunero campusa bertatik bertara ezagutzeko antolatuko diren bisitaldien helburua.

Esteka honetan eman dezakezu izena.

Xehetasunak

Data:
2021ko 20 iraila
Ordua:
11:00 am - 12:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA