Laguntzak BFA– Trantsizio Digitaleko Programa
Maiatzaren bigarren hamabostaldian Trantsizio Digitala programarako eskaerak irekiko dira; programa horren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailak teknologia berriak eta berrikuntza sustatu nahi ditu ETEetan.
Maiatzaren bigarren hamabostaldian Trantsizio Digitala programarako eskaerak irekiko dira; programa horren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailak teknologia berriak eta berrikuntza sustatu nahi ditu ETEetan.
Beazek eskaintzen duen Modelizazio Matematikoko Aholkularitza zerbitzuaren 5. edizioa abiarazi dugu, BCAMekin lankidetzan, I+G+Bko eragileen eta enpresa-sarearen arteko ezagutzaren transferentzia sustatzeko.
Maiatzaren 15ra arte zabalik egongo da epea Beaz Acceleration Program programaren 3. deialdirako eskaera egiteko. Errendimendu handiko programa honetan, Beazek hazkunde fasean dauden startupei laguntzeko baliabide onenak integratzen ditu. Bizkaiko bost startup izango dira programan.
Maiatzaren 8ra arte zabalik dago eskaera egiteko epea Eskualdeen Lehiakortasuna bultzatzeko programan. Horren bidez Ekonomia Sustatzeko Sailak Bizkaiaren garapen orekatu eta jasangarria lortu nahi du.
Irailaren 30ra arte zabalik egongo da epea Innobideak – Kudeabide programan eskaerak egiteko, kudeaketa aurreratuaren ereduarekin bat datozen proiektuei laguntzeko, lehiakortasuna hobetze aldera.
Maiatzaren 15ra arte zabalik egongo da epea Artisautza Sustatzeko Foru Programan eskabideak egiteko. Helburua Bizkaian sektoreko enpresen eta profesionalen lehiakortasuna bultzatzea da.
Apirilaren 29tik maiatzaren 31ra Bizkaia Sortzailea programa eskatzeko epea zabalik egongo da.
Berrikuntza irekiaren erronka berri bat abiarazi genuen, BIOK! plataformaren bidez, oraingoan DomusVi enpresarekin batera, eta, berriz ere, Nagusi Intelligence Centerrarekin lotuta.
Urtero bezala, azken hamahiru urteotan egin denez, Beazek hainbat enpresa eta pertsona ekintzaile bildu ditu Bizkaia Enpresa deritzon topaketan. 2024ko leloa izan da “Digitalizazioaren botere eraldatzailea”, eta horren inguruan, jasangarritasunasren inguruan eta talentuaren inguruan izan dira jarduera gehienak. Ekitaldian, halaber, ON Bizkaia sariak ere eman dira, eta agertokia izan da Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa-sarearekin duen konpromisoa berresteko.
Nuuk Mobility Solutions startupa 2012. urtean sortu zen ibilgailu elektrikoak merkaturatzeko. Ingeniaritzako berezko taldea eratu ondoren, enpresa hiri-garraioaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko teknologiak garatzen espezializatu zen.