Infobeaz

Berrikuntza irekia – BIOK! erronka. DomusVi

Berrikuntza irekiaren erronka berri bat abiarazi genuen, BIOK! plataformaren bidez, oraingoan DomusVi enpresarekin batera, eta, berriz ere, Nagusi Intelligence Centerrarekin lotuta. 

Honako hau da enuntziatua: “Nola hobetu egoitzetan pertsonak erortzea aurreikustea eta saihestea, teknikoki eta ekonomikoki iraunkorra den konponbide batekin, haien eskalagarritasuna lortzeko?”, eta helburua da DomusVi urrats bat harago joatea ahalbidetuko duen konponbide bat aurkitzea, pertsona helduak babesteko orduan eta, bereziki, gero eta gutxiago erori daitezen.

Erronkan parte hartu ahal izango du edozein start-upek, ETEk edo zentro teknologikok planteatutako erronka osorik edo zati batean ebazten laguntzeko proposamena badu.

Konponbideak aurkezteko epea maiatzaren 31ra arte irekita egongo da. Behin itxita, balorazioak hasiko dira. Beaz eta DomusViren analisia gainditzen duten proiektuek In factory innovation trip izeneko kosorkuntza tailerrean parte hartuko dute. Bi egunekoa izango da, eta proposamenak fintzeko aukera emango die.

Ekainean argitaratuko da proiektu irabazlea. Haren talde sustatzaileak 20.000€ra arteko pilotu bat egingo du Bilboko DomusVi Ribera zentroan, bere proposamena benetako erabiltzaileekin baliozkotzeko. Emaitza ona bada, helburua konponbidea taldearen zentro guztietan erabiltzea da.

Informazio jardunaldia – maiatzak 16

Erronkaren enuntziatuan sakontzeko eta zalantzak argitzeko informazio jardunaldi bat antolatu dugu Teams bidez maiatzaren 16an, asteartean. Izen-emateak.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA