Infobeaz

BFAren diru-laguntzak – Bizkaia Sortzailea

Maiatzaren 31ra arte dago zabalik Bizkaia Sortzailea programa eskatzeko epea.

Foru programa horren helburua Bizkaiko enpresa sortzaileetan, lehendik daudenetan edo sortu berrietan, proiektuen garapena sustatzea da.

Zehazki, laguntza hau beren jarduera nagusia ikus-entzunezkoen, bideojokoen, modaren eta diseinu industrialaren arloetan garatzen duten enpresentzat pentsatuta dago.

Baita artearen, artisautzaren, bideojokoen, diseinuaren, komunikazioaren, eduki digitalen, ikus-entzunezkoen, barne-diseinuaren eta modaren sektoreetako enpresak eta/edo profesionalak biltzen dituzten irabazi asmorik gabeko sektore-elkarteentzat ere.

Beazen laguntzarekin kudeatutako laguntza. Gure talde teknikoaren laguntza du!

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA