Infobeaz

Modelizazio Matematikoko zerbitzuaren edizio berria

Maiatzaren 17ra arte dago zabalik Beaz eta Basque Center for Applied Mathematics, BCAM, erakundeek I+G+Bko eragileen eta Bizkaiko enpresen artean ezagutzaren transferentzia sustatzeko eskaintzen duten Modelizazio Matematikoko Zerbitzuaren 5. edizioan izena emateko epea.

Zerbitzua Bizkaiko enpresentzat pentsatuta dago, baldin eta beren prozesuei, produktuei, bezeroei edo merkatuei buruzko informazioa erregistratzen badute eta datu horiek ustiatzeko interesa badute, haien eraginkortasuna hobetzeko.

Zerbitzu honen helburua, doakoa eta indibidualizatua, enpresa bakoitzaren jardueraren ikuspegi matematikotik diagnostiko bat egitea da, ikerketa aplikatuko ildoak identifikatu ahal izateko. Horretan lan egingo dute BCAMeko Ezagutza Transferitzeko Unitateak (KTU) eta parte hartzen duten enpresa txiki eta ertainek eta startupek sei hilabetez.

Abiapuntua maiatzaren 7an online egingo den informazio-jardunaldi batek markatuko du bertan eskabide-formulario bat emango zaie enpresa interesdunei. Beaz eta BCAMeko taldeek hautagaitzak ebaluatuko dituzte, elkarrizketak egingo dituzte eta hiru parte-hartzaile hautatuko dituzte. Abiapuntua .

Amaieran txosten xehatu bat emango da, diagnostikoaren ondorio nagusiak, egindako simulazioak eta garapenak eta lan-ildo potentzialen proposamena jasoko dituena.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA