Albisteak

Modelizazio Matematikoko zerbitzuaren edizio berria

Beazek eskaintzen duen Modelizazio Matematikoko Aholkularitza zerbitzuaren 5. edizioa abiarazi dugu, BCAMekin lankidetzan, I+G+Bko eragileen eta enpresa-sarearen arteko ezagutzaren transferentzia sustatzeko.

Bizkortu zure startupa! – Har ezazu parte Beaz Acceleration Program programan

Maiatzaren 15ra arte zabalik egongo da epea Beaz Acceleration Program programaren 3. deialdirako eskaera egiteko. Errendimendu handiko programa honetan, Beazek hazkunde fasean dauden startupei laguntzeko baliabide onenak integratzen ditu. Bizkaiko bost startup izango dira programan.

BFAren laguntzak – Eskualdeen lehiakortasuna bultzatzeko programa

Maiatzaren 8ra arte zabalik dago eskaera egiteko epea Eskualdeen Lehiakortasuna bultzatzeko programan. Horren bidez Ekonomia Sustatzeko Sailak Bizkaiaren garapen orekatu eta jasangarria lortu nahi du.

DFBren laguntzak – Innobideak – Kudeabide

Irailaren 30ra arte zabalik egongo da epea Innobideak – Kudeabide programan eskaerak egiteko, kudeaketa aurreratuaren ereduarekin bat datozen proiektuei laguntzeko, lehiakortasuna hobetze aldera.

BFAren laguntzak – Artisautzaren sustapena

Maiatzaren 15ra arte zabalik egongo da epea Artisautza Sustatzeko Foru Programan eskabideak egiteko. Helburua Bizkaian sektoreko enpresen eta profesionalen lehiakortasuna bultzatzea da.

Berrikuntza irekia – BIOK! erronka. DomusVi

Berrikuntza irekiaren erronka berri bat abiarazi genuen, BIOK! plataformaren bidez, oraingoan DomusVi enpresarekin batera, eta, berriz ere, Nagusi Intelligence Centerrarekin lotuta. 

Bizkaia Enpresa 2024 – Digitalizazioaren botere eraldatzailea

Urtero bezala, azken hamahiru urteotan egin denez, Beazek hainbat enpresa eta pertsona ekintzaile bildu ditu Bizkaia Enpresa deritzon topaketan. 2024ko leloa izan da “Digitalizazioaren botere eraldatzailea”, eta horren inguruan, jasangarritasunasren inguruan eta talentuaren inguruan izan dira jarduera gehienak. Ekitaldian, halaber, ON Bizkaia sariak ere eman dira, eta agertokia izan da Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa-sarearekin duen konpromisoa berresteko.

Startup baten ibilbidearentzat ON Bizkaia saria: Nuuk Mobility Solutions

Nuuk Mobility Solutions startupa 2012. urtean sortu zen ibilgailu elektrikoak merkaturatzeko. Ingeniaritzako berezko taldea eratu ondoren, enpresa hiri-garraioaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko teknologiak garatzen espezializatu zen.

Trantsizio digitaleko proiektuarentzat ON Bizkaia saria: PEVASA

PEVASA Bermeoko enpresa da, eta tunido tropikalak arrantzatzen dihardu. Betiere arrantza arduratsuaren abangoardiari erreparatuz, hornidura-katea iraultzatu duen soluzio digitala inplementatu du. Berrikuntza irekirako BIOK! erronkaren esparruan egin du, Code Contract eta bere Trackline plataformarekin batera.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA