Beazen albisteak

BFAren laguntzak – Trantsizio Digitaleko Programa

Gaur, maiatzak 4, Trantsizio Digitala 2026 laguntza programa eskatzeko epea irekiko da, lurraldeko ETEen digitalizazioa bultzatzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko, beren negozio prozesu eta ereduetan teknologia digitalak txertatuta.

Beazek enpresa-sarea bildu du Bizkaia Enpresa 2026 topaketan

Maiatzaren 5ean, Beazek lurraldeko enpresak eta eragile ekonomikoak bilduko ditu berriro Bilbao Exhibition Centren, Bizkaia Enpresa topaketa dela arrazoi. “Bizkaitik mundura, nuevos escenarios de oportunidad” lelopean, 2026ko edizioak internazionalizazioan jarriko du arreta, funtsezko ardatz baitu gero eta aldakorragoa den testuinguru globalean enpresa-sarea haz dadin.

Beaz Acceleration Programek bosgarren edizioan izena emateko epea ireki du

Beaz elkarteak Beaz Acceleration Program ekimenaren V. edizioa jarri du abian, Bizkaiko startup berritzaileen hazkundea bultzatzera bideratua. Apirilaren 17an informazio-jardunaldia antolatuko da BATen, edizioa aurkezteko asmoz, eta izena emateko epea apirilaren 27tik maiatzaren 15era egongo da zabalik.

Crowdlending Bizkaia, enpresentzako finantzaketa kolektibo publikoa

Bizkaiko Foru Aldundiak Crowdlending Bizkaia jarri du abian, mundu-mailan aitzindaria den eta enpresei maileguak ematen dizkien finantzaketa kolektiboko sistema publikoa. Ekimena Elkargirekin batera garatu da, eta herritarrei nahiz enpresei aukera ematen die batera inbertitzeko lurraldeko proiektuetan, % 100 abalatutako maileguen bidez.

Labo-Talento para pymes, edizio berria

Labo-talento para pymes programaren edizio berriak apirilaren 21ean irekiko du izena emateko epea, Bizkaiko enpresei talentuaren kudeaketa hobetzen laguntzeko asmoz. Ekimena Bizkaia with the talent ekimenaren esparruan bultzatu da, eta ETEak sentsibilizatu nahi ditu ingurune gero eta lehiakorrago batean profil giltzarriak erakartzearen, garatzearen eta fidelizatzearen garrantziaz.

Laguntzak – Innobideak – Kudeabide

Irailaren 30era arte egongo da zabalik Innobideak-Kudeabide 2026 programa eskatzeko epea. Lurraldeko enpresa txikien eta ertainen kudeaketa eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-lerroan datza.

BFA laguntzak – Bizkaia Sortzailea

Apirilaren 15etik maiatzaren 15era bitartean egongo da zabalik Bizkaia Sortzailea 2026 programarako eskaera egiteko epea, sormen-sektoreko enpresen garapena eta hazkundea bultzatzeko.