Beazen albisteak

GovTech Bizkaiak beste lau erronka bota ditu BIOK!-en bidez

GovTech Bizkaiak berrikuntza irekiari lotutako lau erronka bota ditu Beazek sustatutako BIOK! plataformaren bidez. Horien bidez, startupen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza sustatu nahi da, ekosistema ekintzailea eta zerbitzu publikoak eta herritarren bizitza hobetuko dituzten irtenbide teknologikoen erabilera bultzatzeko asmoz.

Laguntzak BFA – Enpresa Berritzaileak Sortzea, 1. deialdiak 2026

Otsailaren 2tik 27ra, bitarten zabalik egongo da Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa eskatzeko epea. Horren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailak enpresa-proiektu berriak abian jartzea eta enpresa berritzaile berriak haztea babesten du.

Beazek saria jaso du Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren Iberoamerikako Foroan BEPn egindako prestakuntza-proposamenagatik

Beazek saria jaso du Espainiako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Ministerioak eta CDTI Innovación Zentroak antolatutako Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren VII. Foro Iberoamerikarrean. Foro hau erreferentziazko topaketa da gaztelaniaz hitz egiten duen munduko kontratazio publiko berritzailearen esparruan. 

Ireki dugu Beazi Sozietateen gaineko Zergaren I+G+b kenkarietarako txosten arrazoituak eskatzeko epea.

Abenduaren 15eko astean Beazi I+G+b proiektuekin lotutako kalifikazio fiskaleko bi txosten eskatzeko epea irekitzen dugu: Sozietateen gaineko zergan aplikatzeko I+G+b proiektuetarako kalifikazio fiskaleko txostenak eta aurretiazko txosten arrazoitua duten eta jarduerak gauzatuta dituzten I+G+b proiektuetarako kalifikazio-txostenak (64 bis ex post)

Seriesland 2025

Azaroaren 6, 7 eta 8an Seriesland – Bilbao International Digital Festival egingo da. XI. edizioak bi lehentasun ezarri ditu: publiko zabalari euskal ekoizpeneko serie berriak hurbiltzea, eta ikus-entzunezko sektoreko sormen-industrien topagune izatea, Bilborako eta Bizkairako estrategikoa.

Bizkaia Inbertsio Foroa: 5. edizioa

Azaroaren 25ean, BAT, B Accelerator Tower-ek Bizkaia Inbertsio Foroaren 5. edizioa hartuko du. Beaz eta Seed Capital Bizkaia enpresek antolatu dute, eta inbertitzaile publiko eta pribatuen aurrean enpresa-proiektu berritzaileak ikusaraztea du helburu.

South Summit Industry & Energy Bilbao Bizkaia

Aurten ere, trantsizio energetikoari, jasangarritasunari eta 4.0 industriari buruzko gogoeta egingo da South Summiten (Bilbao Bizkaia).

Bilbao Bizkaia Design Week 2025

Bilbao Bizkaia Design Week lurraldeko sormen-industriaren eta diseinuaren urteroko topaketa da. Azaroaren 20tik 28ra, #BBDW25-ak hitzaldi, erakusketa, tailer eta networking guneak hartuko ditu, enpresari, kulturari, hiriari, industriari eta teknologiari aplikatutako diseinuari buruz.

Selekted Bilbao Bizkaia 2025

Azaroaren 27ean eta 28an, Bilboko Sozietate Filarmonikoak Selekted Bilbao-Bizkaiaren 2025. edizioa hartuko du.