Irailaren 30era arte egongo da zabalik Innobideak-Kudeabide 2026 programa eskatzeko epea. Lurraldeko enpresa txikien eta ertainen kudeaketa eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-lerroan datza.
Programak kudeaketa aurreratuaren ereduarekin bat datozen proiektuak diruz lagunduko ditu, estrategia, pertsonak, berrikuntza eta bestelako eremu giltzarriak indartzera bideratuta daudenak.
Kudeabide Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EAEko hiru aldundiek batera koordinatzen duten programa da. Bizkaiaren kasu konkretuan, programan parte hartzeko baldintzak hauexek dira: egoitza lurraldean duen enpresa, 5-50 pertsona arteko plantillakoa, eta industriaren, garraioaren, eraikuntzaren edo lotutako zerbitzuen sektoreen barruan tokitua.
Horrez gain, ezinbestekoa da Euskalitek dohainik prestaturiko hasierako alderatze-txostena edukitzea. Bi urteko indarraldia du.
