Infobeaz

Beaz Acceleration Programek bosgarren edizioan izena emateko epea ireki du

Beaz elkarteak Beaz Acceleration Program ekimenaren V. edizioa jarri du abian, Bizkaiko startup berritzaileen hazkundea bultzatzera bideratua. Programak sei hilabeteko laguntza intentsiboa eskaintzen du, potentzial handiko proiektuak eta negozio-eredu eskalagarriak bizkortzeko. Apirilaren 17an informazio-jardunaldia antolatuko da BATen, edizioa aurkezteko asmoz, eta izena emateko epea apirilaren 27tik maiatzaren 15era egongo da zabalik.

Programak prestakuntza espezializatua, adituen aholkularitza, finantzaketa jasotzeko ahalbideak eta nazioarteko ekosistemarekin lotzea uztartzen ditu. Parte hartzen duten startupek ibilbide pertsonalizatua izanik lan egingo dute beren estrategia definitzeko, negozio-eredua baliozkotzeko eta hazkunde-fase berrietara begira prest egoteko. Azelerazio-prozesua 2026ko irailetik 2027ko martxora bitartean garatuko da.

Parte hartu ahal izateko, hona hemen betekizunak: egoitza soziala Bizkaian izatea, gutxienez bi pertsonako talde bat, MVP baliozkotua duen produktu edo zerbitzu berritzaile bat, eta proiektuari dedikazio osoa ematea. Hautagaiek, deialdira aurkezterakoan, izena emateko inprimakia bete eta negozio-ereduari, merkatuari, finantza-ergoerari eta ekipoari buruzko informaziodun memoria bidali beharko da. Epea itxi ondoren, onarpen-batzorde batek proiektuak ebaluatuko ditu eta aurretik hautatutako startupak elkarrizketatuko ditu.