Beazen albisteak

ON Bizkaia 2026 sariak

Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak enpresei eta ekintzaileei ematen dizkien dirulaguntzen programetako batzuk kudeatzen laguntzen du Beazek. Haren talde teknikoak gertutik ezagutzen du enpresa-proiektu bakoitzaren atzean dagoen dedikazioa eta hazteko nahiz berritzeko ahalegina.

ON Bizkaia saria trantsizio berdeko proiektuari – P.Q.C. Power Quality Control

P.Q.C. Power Quality Controlek H2 Integra proiektuan parte hartzen du, ardatz hartuta hidrogeno berdea datu-zentroen energia-iturri gisa erabiltzea. Petronor buru duen ekimen estrategiko baten barruan eta Tecnaliaren aholkularitza teknologikoa izanik, proiektuaren aztergaiak hidrogenoaren sorrera, banaketa eta azken erabilera behar bezala konektatu eta kudeatuko duen hidrogenozko ekosistema bat sortzeko soluzio fisikoak eta digitalak dira.

ON Bizkaia saria nazioartekotze-proiektuari – Auxema Stemmann Española

Auxema Stemmann konpainia tresneria mugikor industrialerako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen espezializatua da, elikadura elektrikoari eta datuen eskualdaketari dagokienez. Ibilbide luzea du egina itsas-logistikaren arloan, eta berrikitan proiektu bat aurrera eraman du Vietnamen, garabien eta portuko ekipoen elektrifikazioan ardaztua.

ON Bizkaia saria berrikuntza- eta hazkunde-proiektuari – Gosan

Gosanek berrikuntza-proiektu bat bultzatu du, Ortuellan daukan lantegian tenplaketa-prozesua internalizatzean zentratua, zeren eta orain arte azpikontratatu egiten baitzuen eta kanpoko hornitzaileekiko mendekotasuna sorrarazten baitzion tratamendu horrek.

ON Bizkaia saria trantsizio digitaleko proiektuari – Transmisiones La Magdalena

La Magdalena enpresa aitzindaria da nekazaritzako makineriak erabiltzen dituzten cardan transmisio-ardatzak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen. Txapeldun ezkutua bere sektorean, 60 herrialde baino gehiagotan dihardu, eta berrikuntzaren aldeko apustu gogorra egiten du, hazkundearen eragiletzat jota.

Bizkaia Enpresa 2026k nazioartekotzean jartzen du arreta

Bihar, maiatzak 5, Bizkaia Enpresa 2026 topaketan izango gara. “Bizkaitik mundura; aukera-agertoki berriak” lelopean, jardunaldiak enpresa, erakunde eta eragile ekonomikoak bilduko ditu BECen, ezagutza eta esperientziak partekatzeko.

Zitekek 25 urte ospatuko ditu Bizkaian unibersitateko ekintzailetza bultzatuz

Zitek ekintzailetza-programak 25. urteurrena ospatuko du. Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Beazek bultzatuta sortu zen, EHUren Bizkaiko campusean unibertsitate-ekintzailetza sustatzeko eta enpresa-sareari ezagutza transferitzen laguntzeko, ikerketaren emaitzak enpresa berri eta gizartearentzat erabilgarriak diren irtenbide bihurtuz.