Infobeaz

Zylk, finalista OpenAwards 2017 sarietan

 Zylk Advanced Analytics finalista da teknologia irekien arloan munduko errekonozimendurik handiena diren Open Awards 2017 sarietan. Ekainaren 1ean, OpenExpo azokaren barruan, jakingo dugu ea Bizkaiko enpresa honek sariren bat jasoko duen lehiatzen den bi ataletan; zerbitzu/konponbideen hornitzaile onena eta blogik onena.

Zylk enpresa 2004an sortu zen eta enpresentzat java open-source produktuak diseinatzen, garatzen eta integratzen espezializatuta dago. Gaur egun Bizkaian eta Madrilen dauzka bulegoak eta liderra da atari eta analitika aurreratuaren proiektuetan.

Enpresa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Beazen laguntza du eta hobeto ezagutu ahalko duzu maiatzaren 18an Beazko Bizkaia Sortzailea gunean antolatu duen jardunaldian.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA