Infobeaz

Zinemaldia Startup Challenge lehiaketa

Ekainaren 15a arte zabalik egongo da epea Zinemaldia Startup Challenge lehiaketan izena emateko. Helburua ikus-entzunezko sektorean enpresa-proiektu berriak sustatzea eta errekonozitzea da. Irabazten duen proiektuak 10 000 € lortuko ditu. Izen-ematea.

Zinemaldia Startup Challenge enpresa-proiektuen lehiaketa bat da. Ikus-entzunezkoen esparruan teknologia berriak ezartzean oinarritutako ekintzailetza-proiektu berriak sortzearen eta horiek Euskadin garatzearen aldeko apustua egiten duen ekimen publiko-pribatu bat.

Zinemaldia Startup Challenge Zinemaldia & Technologyren bigarren edizioko jarduera nagusia da. Ekimena bera Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak eta Petronorrek antolatu dute, Europa Creativa MEDIAren eta Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren laguntzaz.

Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiak ikus-entzunezko teknologiaz eta industriaz hausnartzeko erreferentziazko gune bihurtzeko asmoz egindako apustu estrategikoa da.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA