Infobeaz

Trak-ek BIOK! IMQ Igurco erronka irabazi du

Beazek eta IMQ Igurcok BIOK! Programaren barruan abian jarritako berrikuntza irekiko erronka irabazi duen enpresa da Trak. Disfagiatik eratortzen diren arriskuak murrizteko proposamena epaimahaiaren gustukoa izan da, bai proposamenaren ikuspegiagatik, bai berekin dakarren berrikuntza teknologikoagatik.

Adimen artifizialaren bidez pazienteen errehabilitazio digitalean eta jarraipenean aditua den startup horren konponbidea honetan datza: fisioterapia digitaleko aplikazioa, pazienteei ariketa terapeutikoa egiteko tratamenduak agintzeko eta urrutiko tratamenduaren jarraipena egiteko.

Adimen artifizialeko algoritmo baten bidez eta gailu mugikor edo eramangarri baten kamera bakarrik erabilita, plataformak pazienteak ariketa bakoitzean egiten dituen mugimenduak detektatzen ditu, denbora errealean zuzenketak eskaintzeko. Gainera, profesional sanitarioak minutu batean baino gutxiagoan ariketa pertsonalizatuak egiteko protokoloak sor ditzake eta pazientearen bilakaera monitorizatu, ariketen metriken bitartez.

Disfagia edo elementu likidoak eta solidoak irensteko zailtasuna nagusi da adinekoen artean, eta, horregatik, BIOK! erronka hori Nagusi Intelligence Centerren kokatzen da. Bizkaiko proiektu estrategikoa da, zahartzearen erronka garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bilakarazi nahi duena.

Hurrengo asteetan Trak proiektu pilotu bat garatzen hasiko da IMQ Igurcorekin batera, bere konponbidearen emaitzak ikusteko. Trak enpresaren zuzendari exekutibo Jon Vitalek proiektuarekin “oso pozik” dagoela adierazi du: “IMQ Igurco eta Beaz bezalako izen handiko erakundeekin lan egite hutsak harrotasuna dakarkigu. Aurrerapena baita hori, arlo publiko eta pribatuko erakundeek beren baliabideak pazienteen eta gizartearentzat hain garrantzitsua den osasungintzaren bilakaeraren zerbitzura jartzen dituztenean”.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA