Infobeaz

SOSA Tel Aviv-Bizkaia programa, aurrera doa hautatze-prozesua

Sosa Tel Aviv-Bizkaia bizkortze-programaren azken deialdira aurkeztutako proposamenak ebaluatzen hasi gara.

Beaz eta SOSAko lantaldeek fase berri bati ekin diogu, hautagaitza aurkeztu duten Bizkaiko 22 startupekin batera. Datozen asteetan, guztiak elkarrizketatuko ditugu, beren proiektuak, berrikuntza-maila eta eskalagarritasuna zehatzago ezagutzeko.

Horietako zazpi hurrengo etapara igaroko dira, eta urtarrilaren 18an online prestakuntza-prozesu bati ekingo diote, negozio-eredua baliozkotzeko.

Behin fase hori gaindituta, SOSA Tel Aviven inkubatutako aste batzuetako egonaldi presentziala egiteko aukera izango dute.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA