Gepro Systems ingeniaritza enpresa bat da, aeronautikaren sektorean piezak mekanizatzeko makina eta sistema aurreratuak sortzen, diseinatzen, fabrikatzen eta martxan jartzen espezializatua. 1939. urtean sortu ziren, José Estancona erreminta-makinak fabrikatzen hasi zenean Durangoko lantegi batean. 85 urte baino gehiagoko esperientziari, teknologia aurreratu propioa garatzeari eta etengabe hobetzeari esker enpresa sektoreko erreferente bihurtu da. Pandemiak areagotutako urte konplikatu batzuen ostean, 2022an enpresak hazkunde nabarmena izan zuen fakturazioan. Aeronautikaren sektorea berreskuratzearen eta mekanizatu denborak murrizteko exijentziaren ondorioz, bultzada izan dute aurrerapauso teknologiko handia emateko, eta espero dute ateak irekiko dizkiela munta handiko proiektuak egiteko eta esportazioak % 20 areagotzeko.
