Infobeaz

8. Bizkaia Enpresa bilera

Otsailaren 4an Bizkaia Enpresa 2019 bilera egin genuen, “Bizkaiko Aldundiaren eta lurraldeko enpresa txiki eta ertainen arteko bilgunearen zortzigarren edizioa”. 500 pertsonatik gora elkartu ginen BECen ezkutuko txapeldunak diren enpresei omenaldia egiteko,  On Bizkaia sariak emateko eta Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak oraingo egoera ekonomikoari buruz egindako analisia entzuteko.


Imanol Pradalesek bere hitzaldiaren hasieran Bizkaiko ekonomiaren alderdi sendoak aipatu zituen eta datuen bidez erakutsi zuen 2018an izandako hazkundea -BPGaren %2,8ko gehikuntza, 9000 lanpostu berri- eta jakinarazi zuenez Bizkaiko Foru Aldundiak 58 milioi euro erabili ditu programa publikoen bidez 2000 enpresa baino gehiagori laguntza emateko.

Zenbakien ondoren lehenengo hausnarketa etorri zen: “gure ekonomia gero eta irekiagoa da eta ez dago Europako eta nazioarteko ingurutik at. Une honetan  ziurgabetasun handiko, denbora likidoen egoera batean gaude “.

Brexita, Donald Trumpen politika neoprotekzionistak, Txinaren erantzun politiko eta ekonomikoa, Brasilgo krisia, Alemaniaren desazelerazioa, populismo eta estremismoen agerpena, digitalizazioaren inpaktua, dieselaren krisia eta talentuaren aldeko “gerra” izan ziren Pradalesek bere baieztapena oinarritzeko erabili zituen gaietako batzuk.

“Historian beti gertatu den bezala, garai berrian euskaldunoi nabigatzen jarraitzeko eta zurrunbiloak izan arren aukerak bilatzen jarraitzeko jarrera hartzea gustatzen zaigu”.

Horretarako, dei egin zuen elkarlanean aritzeko, jakintza partekatzeko, negozio ikuspegi berriak eta konponbide teknologiko berriak esperimentatzeko, lehiakortasunean jauzi kualitatiboa emateko, “bileran protagonistak diren ezkutuko txapeldunek ondo baino hobeto dakiten bezala”.

2018an Aldundiak abian jarri zuen DRIVE Bizkaiko ezkutuko txapeldunak proiektua, lagin batekin, Bizkaiko 24 enpresa txiki eta ertainekin batera, lurraldearen egonkortasun eta hazkunde ekonomikoan funtsezko papera erakutsi duten enpresa hauek hobeto ezagutzeko.

Beraien beharrizanak identifikatu nahi genituen eskaintzen dizkiegun laguntza-politikak hobetzeko eta haien arrakastaren oinarria diren estrategiak aztertzeko, hazten ari diren ETEetan aplikatzeko; aldi berean, goraipamen gutxi izan duen haien bikaintasun paregabea errekonozitu nahi genuen.

Bizkaia Enpresa bileran proiektuan dauden enpresetako bi –Zunibal eta GHI Hornos Industriales– agerira irten ziren zergatik diren txapeldunak erakusteko.

Txapeldunak izan ziren ere 6. ON Bizkaia sariak jaso zituzten enpresak: Laip, Pronutec, The Art of Discovery, Mercules, eta Ubikare eta, ekintzailetzan egindako ibilbidea errekonozitzeko, BAS Corporation eta Wegow.

Lehenengo bostek bat egingo dute bizkortze-saria jaso duten 21 enpresekin, “fakturazioa %172,45 eta lanpostuak %127,93 handitzea ahalbidetu diena”

Bileraren amaieran Bizkaia Enpresa foro bihurtu zen “elkar entzuteko, diagnostikoak, erronkak eta iritziak partekatzeko”.  Enpresek hitz egin zuten eta, azpimarratu zutenez, “garai likido hauetan gauzak ikusteko, elkarlanena aritzeko eta komunikatzeko era berriak bilatu behar dira”.

 

Save

Save

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA