Infobeaz

EEN sareak enpresa-lankidetzarako plataforma bat abiarazi du COVID-19ren aurrean

EEN sareak  “Care & Industry together against CORONA” plataforma abiarazi du, koronabirusarekin lotutako proiektuetan lanean ari diren Europako enpresen arteko lankidetza sustatzeko.

COVID-19k osasun-sektoreari laguntzeko ekimen asko aktibatu ditu, askotan eskualde-mailan zatikatuta daudenak. Erronka komunaren aurrean, EEN sareak, Flandriako nodoaren ekimenez, konponbideak elkarrekin bilatzea bultzatu du.

Horretarako, “Care & Industry together against corona” plataforma sortu du, COVID-19rekin lotutako proiektuetan lanean ari diren hainbat sektoretako agente europarrak biltzeko, horiek gauzatzen lagunduko duten ezagutzak eta ikuspegiak parteka ditzaten.

Europako enpresa-lankidetza bultzatzea sarearen lehentasunezko helburuetako bat denez, sarea osatzen dugun nodo guztiak, horien artean euskal nodoa, enpresen eskura jartzen gara bazkide potentzialak identifikatzen laguntzeko.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA