Infobeaz

GovTech Bizkaiak berrikuntza irekiko hiru erronka plazaratzen ditu

Urrian, Bizkaiko Foru Aldundiak GovTechBizkaia programa abiarazi zuen. Programa honek administrazioaren eta startup eta enpresa txiki eta ertainen arteko lankidetza bultzatzen du, lurraldearen eraldaketa digitala bizkortzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko. Orain berretsi egiten du berrikuntza irekiarekiko konpromisoa, eta hiru erronka jarri ditu abian, BIOK! plataformaren bidez.  

Zeharkako ekimena da Aldundi osoan; govtech ekintzailetzako lehen 3 erronka horien enuntziatuaren atzean Euskara Zuzendaritza eta Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen Zuzendaritza Nagusia daude, honako hauek ahalbidetzeko irtenbide digitalak bilatzen dituztenak:

  • euskararen erabilera sustatzea eta indartzea eremu soziosanitarioan eta kirolean.
  • herritarren arretarako kanaletatik informazio garrantzitsua biltzea, erabiltzaileen beharretan sakontzeko eta zerbitzua hobetzeko.
  • kudeaketa-tresna teknologiko berrien erabilera foru-taldeetan inplementatzea, lanaren eraginkortasuna eta barne-prozesuen kalitatea indartzeko

Proposamenak aurkez ditzakete munduko edozein tokitako startup, scaleup eta ETE digitalek. Azaroaren 30a baino lehen egin beharko dute, BIOK! plataformaren bitartez. Plataforma hau Beaz elkarteak sortu du, berrikuntza irekia eta elkarlanekoa bultzatzeko.

Epea amaitu ondoren gehienez 5 enpresa hautagai hautatuko dira. Enpresa horietako talde sustatzaileekin elkarrizketa egin ondoren, horietako hiru azken fasera igaroko dira. 2023ko urtarrilean iragarriko da irabazlea. Hurrengo bost hilabeteetan proiektu pilotu bat garatuko du foru-taldeekin batera, konponbidea ingurune erreal batean aztertuz.

 

 

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA